Berri Ona

labuenanueva_figura4Berri Ona (gaztelaniaz: La Buena Nueva) 2008 urtean Helena Tabernak zuzendutako filma da; Marino Aierra apaiz eta idazlearen bizitzan oinarrituta dago.
1936ko uztailean, Espainiako Errepublikaren aurkako Frankoren altxamendua hasi zenean, On Miguel apaiza herri sozialista bateko parroko berri izendatu zuten. Laster ezagutu zituen Margari maistra eta bere senarra Antonino sendagilea, Benita parrokiako serora eta bere seme karlistak, Hugo eta Fermin,…
Laster, falangistek herria okupatu eta fusilamenduak hasi ziren. Karlistek ere altxamenduarekin bat egin zuten.
On Miguelek biktimen alde egin zuen, egoera okerrenean zeudenen alde, gotzainaren aginduen aurka, bere bizitza arriskuan jarriz. Tartean, On Miguel eta Margariren artean laguntasuna sortu zen.
Pelikukan zehar zertan ikusten da apaizak pobreen alde duen konpromisoa? Eman ezazu gertaera filmeari buruzko iritzia. Mila esker.

Iruzkinak

  1. Julian Balenciaga dio

    Apaizak behartsuenei edo gaizki pasatzen ari direnen alde dago. Falangisten aurka ere bai, izugarrizko bidegabekeriak egiten ari zirelako. Errepublikanoen alde egiten du, meza emanez eta hauek defendatzen. Filma ona da, historia aztertzen du eta hausnarketa sakona sortzen du. Bidegabekeria asko egin ziren, egin beharko ez zirenak. Ondo eginda dago gainera.

  2. Maialen Iturbe dio

    Miguelek pobreei jaten ematen die eta lagundu egiten die frankisten aurka egiten. Beti ere gotzainaren aginduak alde batera uzten ditu eta nahiago du besteei laguntzea. Margariri ere lagundu egiten dio eta honek deskubritzen du Margariren gizona hil zuena lehengusua izan zela. Gainera lehengusuak Margarirekin ezkondu nahi zuen. Nire iritziz urtea bukatzeko oso pelikula txarra izan da, eta gauza interesgarriagoak jarri beharko lituzke.

  3. Mariano Catalina dio

    Francoren diktaduraren kontra zeudelako, eta jendea hiltzen zuten. Eta apaizak ezin zuten hil, orduan Don Miguel aprobetxatu egin zen.

  4. Ander Urain dio

    Pelikula hau aspergarria iruditu zait denbora guztian gauza berari buruz ari direlako eta amaiera desegokia duela iruditzen zait baina behintzat benetan gertaturiko egoera batean oinarrituta dago. Pertsonaiak amildegiak… guztiak nahiko errealak iruditu zaizkit.

  5. Maialen Alberdi dio

    Bestei asko laguntzen diola ikusten da, gainera emakume bati bereziki asko laguntzen dio bere senarra galdu baitu eta gero lehengusuak hil baitzuen. Pelikulan garbi ikusten a zein diren pertsona onak eta zein txarrak. Nire iritziz pelikulak ez zuen zerikusirik klasean eman dugun ezerrekin, gainera zentzua galtzen du euskaraz ikustean, nik ez nuke jarriko pelikula hau klasean ikusteko aspergarria baita.

  6. Iosu Ibarguren dio

    Gotzainek beti bere buruaz pentsatu dute eta beti beraien onuretarako eskuindarrei laguntzen zieten eta ezkertiarrak alde batera uzten zituzten.On Miguelek nahiz eta eskuindarra edo ezkertiarra izan pobreei laguntzen zien, batzuetan zigortu egin zuten. Pelikula gustatu egin zait Gerra Zibilaren garaikoa delako eta apaizekin ere lotuta dago.

  7. David Belinchon dio

    Apaizak pobreak bere elizan hartzen ditu baina josten lan egiten dute apaizari laguntzeko.
    Pelikula hau gustatu zait ez nuelako inoiz Francoren garaiko pelikularik ikusi eta istorio polita du. Ez duenak ikusi gomendatzen diot niri gustatu zaidalako eta errealitatean basatutako pelikula bat delako. Gainera grabatutako lekuak ezagunak dira amen Euskal Herrian.

  8. Mikel Odriozola dio

    Herri honetan gertatutakoa nahiko ondo adierazten du frankismoaren hasiera, eliza berez neutrala izan behar bazuen ere frankisten alde jarri zen, frankistek errepublikarrak hiltzen zituzten eta ezin zitzaien kontra egin. Miguelek errepublikarrak ixkuatzen edo salbatzen saiatzen da azkenean ordea hil egiten dituzte. Pelikula ondo badago ere pixka bat aspergarria iruditu zait.

  9. Mireia Gurpegi dio

    Pelikulan zehar On Migelek behartsuak laguntzen ditu hainbat alditan; pobreei afaria eskaintzean edo Remigio apaiz mutil izendatzean familiari ekonomikoki laguntzeko, adibidez. On Migelek pertsonifikatzen du konpromisoa.

    Filmari dagokionez, gogoko izan dut. Benetako gertaeretan oinarrituta dagoenez, argi uzten du momentu zailenetan ere (Francoren diktadura kasu) badaudela laguntzeko prest dauden pertsonak, kosta ala kosta.

  10. Jon Oteiza dio

    Apaizak gotzainak esan arren falangisten alde egiteko, On Miguelek esandakoari ez dio kasurik egiten eta bihotzetik irteten zaiona egiten du. Askotan ia hil egiten dute baina hala ere berak nahi duena egiten jarraitzen du etsai asko dituen arren. On Miguel adibide oso ona da pertsona ona izaterakoan, bere bizia jokatzen zuen besteengatik. Margari egiten du laguna, gerraren ondorioz egindako alargun bat. Bukaeran biak herritik alde egiten dute.

    Pelikula asko gustatu zait benetako eginkizunetan basatuta dagoelako.

  11. Maite Zubizarreta dio

    Emakume batzuk etorri zirenean esatera ea bere seme alabak bataiatuko zituen, apaizak baietz esan zuen ezer kobratzeke.Falangisten aurka zegoen eta alargun geratu zen andreari asko lagundu zion, denbora asko pasatzen zuten elkarrekin. Ezkutatuta zeuden familiari ere lagundu zien eta saiatu zen hauek harrapatu zituztenean askatzen baina ez zuen lortu denak babestea.
    Pelikula nahiko ona da eta garai horiek ondo adierazten ditu.

  12. Olaia Eizagirre dio

    Pelikulan zehar On Miguelek pobreei laguntzen die hainbat alditan beak esaten zuen bezala horregatik sartu zen apaiza izatea, jendeei eta pobreei laguntzeko.
    Pelikulan gehien gustatu zaidana, neskari bere lengusuak ezkontzarako eskatzen dioenean eta ezetza esaten dionean eta baita ere beraien arteko harremana nolakoa zen, On Miguelena eta Margarirena.
    Batere gustatu ez zaidana, eze ez debenak eta kulpableak ez direnak fusilatu edo barrankotik behera boatzea eta hiltzea.
    Pelikula hau oso aspergarria izan da.

  13. Ainhoa Galarraga dio

    Film hau errealitatean oinarrituta dago. Oso ondo adierazten du garai hartan zegoen frankismoaren egoera. On Miguel apaiza frankisten kontra zegoen orduan frankistak ez zirenak, hau da, errepublikarren alde ematen zuen aurpegia. Beti laguntzeko prest zegoen, zerbait gertatzen zitzaienean bera agertzen zen guztiaren aurrean. Azkenean, frankistak On Miguel fusilatzen saiatu ziren baina ez zuten lortu.

  14. Julen Temprano dio

    Espainia Frankoren garaian zegoenean oso errepresio gogorra zegoen eta apaiz bat On Miguel denok berdinak zirela ezan eta antifrankista zen familia bati laguntza eman zion, familia horri etxebizitza bat utzi eta ezkutatuta egoteko ezan zien, baina familiak ezin izan zuen betirako or egon eta irten egin ziren, frankismoaren aldeko batzuk eta fusilatzera eraman zituzten apaizak salbatu eta herrira bueltatu ziren apaiza herritik bota eta frankismoko hilketa guztiak erakutsi zituen.

  15. Unai Ucin dio

    Ia herri guztia frankista izan da ere, eta bere burua arriskuan egonda ere, On Miguelek bere pentsamenduei eusten dio eta txiroenen alde jartzen da herri guztia kontra izanda ere. Berak asko laguntzen dio Margariri nahiz eta herrian biengandik gaizki esaka jardun. Beste pobreei ere asko laguntzen die janaria ematen.

    Egia esan asko gustatu zait Miguelen jarrera bere aginduei uko eginez ondo dagoena egiten baitdu.

  16. Ander Larrañaga dio

    Pelikula honetan Miguel izeneko apaiz baten istorioa kontatzen da. Miguel herrixka batera bidaltzen dute apaiz bezala lan egiteko. Herrixkan katolikoen eta ez katolikoen arteko gatazka dago. Historia Franco boterean dagoela gertatzen da. Miguel-ek ez du gatazkarik izatea nahi. Miguel herritarrei laguntzen hasten da. Herritarrek ere berari laguntzen diote. Ferminek Margariren senarra hiltzeko agintzen du horrela bera Margarirekin ezkontzeko. Margariren senarra hiltzea lortzen du baina berarekin ezkontzera dihoala Margarik herritik alde egiten du. Miguel-ek ere alde egiten du egoera ezin baitu jasan.
    Herriaren alde egiten duenean.
    Pelikula asko gustatu zait.

  17. Aritz Agirretxea dio

    Asko gustatu zait film hau, Euskal Herrian frankismoaren denbora islatzen duelako, zenbat sufritu eta ala ere nola jarrai zuten euskara eta Euskal Herria babesten izkutuan. Frankismoaren oinarrietako bat eliza katolikoa zen, baina apaiz euskaldun honek eliza bai baina frankismoa ez zuen adoste, euskaldun gehienak bezala hau da elizakoak baina ez frankistak.
    Apaizaren inguruan esan beharra dago, pobreei ogia eta diru pixkat eskaintzen diela hauen lanaren sari bezala.

  18. Miren Astigarraga dio

    Pelikula hau asko gustatu zait.
    Alde batetik, Euskal Herrian grabatuta dagoenez, oraindik eta arreta gehiago jartzen diozu pelikulari eta aktoreak ere ezagunak direnez, Unaxigalde adibidez, dena dibertigarriagoa eta ikara gehiegorekin ikusten da.
    Beste alde batetik, kontatutako istorioa oso polita (pixkat gogorra) da eta asko ikasten da pelikula orain dela urte askotakoa delako.
    Erreflexionatzea egiten dizu, orain eta lehen gauzak OSO desberdinak baitziren

  19. Larraitz Iriondo dio

    Pelikula hau ez zait batere gustatu.
    Biolentzia gehiegi zegoen eta bukaeran apaizak ere ez zuen ondo jokatu. Espainiar gehiegi zeuden Frankoren altxamendua zela eta, hori ez dut batere gogoko. Apaizak pobreen alde asko egin zuen, baita biktimen alde ere baina berak amaitzen zuen azkenean gaizki, ez zitzaidan batere baina batere gustatu pelikula.

  20. Eneko Nogales dio

    Ez zait batere gustatu pelikula, ez zen batere interesgarria eta gainera erdaraz den filma euskaraz ikusi dugu, baina bueno, parte batzuetan gustatu zait ikusten delako zer egiten zuten frankistek urte horietan.

  21. Piuken Suarez dio

    Asko gustatu zait pelikula, oso interesgarria zen; pelikula pixkat gogorra zen baina ondo dago olako pelikulak ikustea.
    Apaizaren papera asko gustatu zait, jendeari laguntzea, elizara joatea… parte batzuk oso gogorrak ziren eta gustatuko ziten beste pelikula batzuk jartzea.

  22. Mikel Saenz dio

    Pelikula ez zait batere gustatu. Ez zen batere entretenigarria eta gainera aspertu egiten zuen. Ondo zegoen zati bakarra frankistek tipo bat(ez dakit nor zen) amildegitik behera botatzen zuten momentua izan zen. Pelikula ez zait gustatu ez delako nire estiloko pelikula eta asko hitz egiten zutelako.

  23. Araia Gomez dio

    Pelikula gustatu zait. Jendea bere herrikoagatatik nola prekupatzen den azaltzen da. Jendearenganako maitasuna eta erlijioarenganako maitasuna azaltzen da

  24. Iban Aretxabaleta dio

    Pelikula honetan pasatzen den historioa Frankoren garaian izan zen.Apaiza herri berri batera joan zen,herri horretan apaiz denak geixki bukatu zuten.Frankoren tropak gizonak hil zituzten eta azkenean jakiten dute aktzeko jarri zutenak herrikoak zirela.Nire ustez pelikula pixkat astuna oso motel pasatzen direlako

  25. Iker Ostolaza dio

    Niri pelikula interesgarria iruditu zait, zergatik, Leitzan grabaturikoa zen eta ni urtean zehar Leitzara joaten naiz eta hango lekuak ongi ezagutzen ditut. Pelikula honetan zehar pertsonai esanguratsuak agertzen dira beste leku desberdinetan agertzen direnak eta horrek pelikula hau ikusteko gogo handia ematen dizu. Apaizarekin (Miguelekin) jarraituz gero, pobreei laguntza osoa ematen die, hor azaltzen da bera nolakoa den eta oso-oso esku zabala eta oso zintzoa zen. Gero ordea apaiza, herri sozialista batera bidali zuten eta han, irakasle batekin batera, Elizaren eta Falangearen indarkeriaren lekuko zuzena izan zuen.
    Honekin amaituz gero, nire iritziz, kontatzen den guztia historikoa da, zergatik, ikusten den bezala horrela gertatu baitzen.

  26. Leire Aguirre dio

    Ez dut pelikula oso ondo ulertu eta horregatik ez zait gustatu. Ikusi dudanaren arabera, Frankoren garaia oso gogorra zen eta jende askok sufritu behar izan zuen bere familiko edo lagun bat amildegitik behera botatzean.

  27. Iñigo Oteiza dio

    Pelikula honek, On Miguelek Alzania izeneko herri sozialista batean apaiz izendatu ondoren bizitako zoritxarrezko gertaerak eta izan zituen oztopoak azaltzen ditu. Herri horretan errepublikiaren alde zeudenak desagerrarazteko, falangistak eta karlistak etorri ziren, hauek eliza katolikoa babesten zuten baina falangista asko ez ziren erabat sinestunak, eta politikari garrantzi handiagoa ematen zieten erlijioari baino.
    Falangistek eta karlistek hainbat herritar fusilatu eta hil zituzten, esaterako, Margariren senarra, beste hainbat errepublikanoen artean. On Miguelek, nahiz eta katolikoa izan Jesusek egin zuen bezala ahulenei lagundu zien. Hori, fusilatuak gogorarazi zituenean, eta bi errepublikanori ihes egiten lagundu zienean ikus daiteke,.nahiz eta geroago harrapatu egin zituzten. Herri horretan apaiz zen bitartean, Margariren lagun handia egiten da. Margari bere lehengusu falangista batekin ezkontzera behartuta dago, baina jakiten duenean bere lehengusua izan zela bere senarra fusilatu beharrekoen zerrendan jarri zuena, gorrotoa pizten zaio. Azkenean, On miguel herri horretatik joatera behartzen dute, bi iheslariri lagundu izanagartik. Hala ere, Margarirekin egiten du ihes.

    Nire iritziz, pelikula interesgarria eta didaktikoa da, Francoren garaiko errepresioaz eta bizimoduaz berri ematen digulako eta apaizek herri sozialistetan meza emateko izan zituzten arazoak ere azaltzen dituelako.

Utzi erantzuna Aritz Agirretxea(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude