La clase

clase2“La clase” (Entre les murs) Frantzian 2008an egindako pelikula bat da. Canneseko Festibalean Urrezko Palmondoa irabazi zuen. Pelikula Laurent Cantetek zuzendu zuen eta François Bégaudeauren izen bereko nobelan oinarrituta dago.
François Marinek DBHn frantziar literatura irakasten du, Pariseko 20. distrituko institutu batean. Bere ikasleak jatorri kultural eta nazional desberdin askotakoak dira. Gainera gazte horien tutorea da. Pelikulan ikasturte oso bat kontatzen zaigu. Harremanak ez dira errazak ikasleen artean, eta irakasleekin ere ez. Gelako ikasleak honako hauek dira: Agame, Angelica, Arthur, Boubacar, Carl, Cherif, Dalla, Damien, Esmeralda, Eva, Henriette, Juliette, Justine, Khoumba, Laura, Louise, Lucie, Nassim, Qifei, Rabah, Samantha, Souleymane eta Wei.
Esplika itzazu ikasle batzuen portaera eta ezaugarriak. Zer iruditu zaizu irakaslearen jarrera? Zergatik? Pelikulari buruzko iritzi orokorra eman ezazu.

Iruzkinak

  1. Mikel Saenz dio

    Esmeralda: neska bihurri bat da, irakaslee erantzuten die. Bukaeran neska zintzoa da.
    Souleymane: Ume bihurria da eta oso gaiztoa da. irakasleekin arazoak ditu eta bukaeran espulsatu egiten dute.

    pelikula orokorrean txarra iruditu zait ez zait batere gustatu eta batez ere beste pelikula baten kopiada iruditu zait(Freedom Writters). Pelikulan erakutzi nahi dena nire ustez da ondo portatuz gero sariak izango ditugula eta pelikula orokorrean ez zen txarra da niretzat.

  2. Unai Aranguren dio

    Ikasleen jarrera oso txarra da bakoitzak nahi duena egiten du eta ez dute jarrera ona adierazten. Irakasleak ahalegin guztiak egiten dizu ondo hitz egiteko baina zaila egitren zaio eta hitz batzuk irteten diote. Horrelakorik ez bazen gertatu ez zuen pelikulak zerikusirik edukiko. Pelikula honetan klase bakoitzak momenturen batean oasatzen duen mmomentua adierazten du irakasleari errespetu faltak egiten dizkiotelako.

  3. Maren Garcia dio

    Nire iritsiz, pelikula asko gustatu zait, baina pena bat da aurreneko klasea ez nintzela egon eta ezin izan dudala hasiera ikusi, baina bueno, ikusi dudana asko gustatu zait. Irakaslearen jarrea asko gustatu zait, ikasleena ez, baina ulertzen dut ikasleei kostatu egiten zaiela klasean ondo portatzea, eta irakasleak oso ondo erakusten die nola konportatatu. Bukatzeko Souleymanen jarrerak asko arritu nau, eta bukaeran hartu zuten erabakia oso gogorra iruditu zait, baina pentsatzean Souleymanen onerako egin dutela, ondo iruditu zait.

  4. Ander Larrañaga dio

    Dokumental hau Pariseko 20. distrituko ueskola batean dago garatuta. François Marinek DBH-ko literatura ikaslea da. Gela bateko tutorea ere bada gela honetako ikasleak nazionalidade ugaritakoak dira, berarekin ez dira oso ondo ematen baina berak beraientzat ez ditu zigor gogorrak nahi. Bere gela jarrera txarra da baina bera aldatzen saiatzen da, beste irakasleek esandako zigorrak ez onartuz.
    Egun batean, bi neskei golfa esaten die eta Solemanek horretaz baliatuz irakaslearekin haserretu eta neska bati bekaina irekitzen dio. Egun batzuk geroago, Soleman expulsatu egiten dute. Hortik aurrera bere gela hobeagoa da eta guztiek errespetatzen dute elkar.

  5. Larraitz Iriondo dio

    Pelikula hau oso interesgarria iruditu zait baina aldi berean ez zen oso egokia ikusteko gauza askorengatik, umeek irakaslea tratatzeko modua ez zen egokia, irakasleak gaizki sentitu beharko luke. Errespestu bat zor ziela iruditzen zait, gaizki ohitutako umeak ziren. Batzuk jende umilak zirenez beste ikasleek ez zituzten ondo hartzen, orduan irakasleak ezin zuen gehiago beti bere kontran zeudelako guztiak eta ezin zutelako ezer egin hori konpontzeko. Azkenean gertatu zen Souleymane astoratu egin zela eta ezin zuela inork kontrolatu, orduan bai izan zela irakaslearentzat oso egun txarra, Souleymane espulsatzea erabaki zuen ezin zuelako gauzak horrela jarraitu eta orduan beren amarekin hitz egiteko zita hartu zuen eta azkenean bai espulsatua izan zen Souleymane, eta bere herrira buektatu beharko zuen segurazki. Kursoa amaitutakoan eta oporrak haertzerakoan irakasleak zer ikasi zuten galdetu zien ikasleei, denek zerbait esaten zuten eta beste batzuek zer iruditu zitzaien interesgarria eta azaldu egiten zuten besterik gabe. Neska bat zegoen ez omen zuena ezer ikasi, baina irakasleak ahal zuen guztia egin zuen laguntzeko. Ez ziren ongi portatzen irakaslearekin baina azkenean irakasleak lagundu egiten zien, nire iritziz irakasleak zerbait egin beharko luke

  6. Aritz Agirretxea dio

    Ikasle batzuen portaerak azaltzeko Souleymane eta Esmeraldaren jarrerak aztertuko ditut. Esmeraldak irakasle eta ikasleei ez dio kasurik egiten eta bakoitzeko mexpresatu egiten ditu.Klasea nekez segitzen du eta kexaka aritzen da. Souleymaneri dagokionez irakasleari geizki-esaka ibiltzen da eta ez du ezer egiten klasean, oso arroa da eta erraz galtzen ditu nerbioak.
    Irakaslearen jarrera egokia iruditu zait, klase zail horren aurrean ikasleei lagundu eta zigortu beharrean hitzeginez konpontzen baititu haserreak.
    Niri pelikularen gauza batzuk gustatu zaizkit adibidez: Nola Soulemany Malira joateko saieztu nahi izaten due… esateko.

  7. Aitor Vicente dio

    Pelikula ederra iruditu zait, momentu guztietan irakasleak kontrola mantendu izan du, nahiz eta behin gaizki egin konpontzen jakin izan du eta egoera ongi ematen ahalegindu da. Ikasleek hura izorratzea nahi zuten souleymanen inzidentea gertatu denean, baina irakaslea zorrotz mantendu da. Honen jarrera benetan eredugarria iruditu zait.

  8. Araia Gomez dio

    Pelikula interesgarria iruditu zait
    Gelakideak nolakoak diren erakusten du eta obeagoak nola izan. Irakasleek artu bearreko erabakiak. Nahiko polita.

  9. Eneko Nogales dio

    Pelikula interesgarria iruditu zait.
    Irakasleak ahal duen guztia egiten du ikasleei diziplina eta jarrera erakusteko, nahiz eta “golfa” hitza erabili aldi batean.
    Nire iritziz pelikula interesgarria eta ikusteko polita da, oso eredugarria baita.

  10. Piuken Suarez dio

    Ez zait pelikula gustatu. Ikaslearen jarrera normala iruditu zait, irakasleak exageratu egiten du. Baina Souleymanen jarrera pixkat txarra da, erantzun egiten du nahiz eta arrazoia eduki irakasleari gaizki eroitzen zaio. Oso pelikula txarra eta aspergarria da.

  11. Iban Aretxabaleta dio

    La clase pelikula oso interesgarria da arrazoi batzuetatik.Lehenikn kontatzen den historioa benetakoa da.Eskola horretan nazio askotako jendea dago, berez frantziako eskola da baina mali,china eta abarreko jendea dago.Suliman da beltzik garrantzitsuena oso gaizki portatzen da eta bere portaeratik expulsatu egiten dute.Eskola horretan nahi zutena egiten zuten Suliman zegoenean baina gero umore honez zeuden ondo portatzen beste ikaskideak.Oso polita da ,oso pelikula ona.

  12. Leire Aguirre dio

    Pelikula aspergarria iruditu zait, ez zelako ezer interesgarririk gertzatzen, beti klasean zeuden.
    Ikasleen jarrera, oso txarra zen. Irakasleari edozer gauza esaten zioten edo ikasle klaseko delegatua dela eta, irakasleen bileran esandakoak ikasleei kontzatzen hasten da. Bazegoen Souleymane izeneko ikaslea bat, nahi zuena egiten zuela klasean eta irakasleari bronkaka aritu zenean haserretuta klasetik irten zen bere ikaskide bati jotzen.
    Irakaslearen jarrera ere ez zen oso egokia horrelako ikasle batzuentzat. Beti errieta egiten zioten eta bera defendatsen saiatzen zen baina ezin zuen ikasle guztiekin.

    Souleymane bezalako ikasle bat nere ustez espulsatu egin beharko lukete.

  13. Iker Ostolaza dio

    Oso oso pelikula polita egin zait eta frantziar literatura irakasten duelako. Gainera irakasleak pelikula osoan bere jarrera edo bere jatortasuna erakusten digu, eta baita, bere istorioa ere. Ikasleen artean ez daude harreman asko baina ala eta guztiz ere, oso oso harreman onak dira.
    Irakaslearen jarrera lehen esan dudan bezala, osos oso ona da ikasleak zaintzen dituelako.

  14. Iñigo Oteiza dio

    Pelikula honek Frantziako ikastetxe bateko ikasle batzuen portaera azaltzen du. Gaztelerako irakasle batek bizitako esperiantziari buruzko benetako istorioa da. Ikasturtearen amaiera heltzen ari zen heinean, ikasleen gurasoak joaten ziren notak jakiteko. Bilera batean gela bateko bi delegatuk (Esmeralda eta beste bat) barrez igaro zuten denbora osoa. Horregatik irakasleak insultatuegin zituen. Ondorioz mutil bat defenditzeko asmoz bere buruaren kontrola galdu zuen eta ikasle bat jo zuen. Bukaeran ikasle hori espultsatu egioten dute. Orokorrean pelikula hau asko gustatu zait entretenigarria delako eta irakastsi egiten duelako.

  15. Melanie Guerra dio

    Esmeralda: oso ikasle zaila. Ez dauka jarrera egokia. 14 urte ditu. Bere ustez arrazoia du gauze danetan. Bere launik onenakin ere hasarratu egiten da. Ez da ixilik egoten gelan.
    Souleymane: mutil honen jarrera oso txarra da. 14 urte ditu. Eskolako irakasleekin ez ondo ematen. Lanak ez ditu ematen, oso geizki egoten da gelan. Pelikularen bukaeran bilera bat egin zuten irakasleak eta Souleymanen familiarekin eta eskolatik espulsatu eginten dute.
    Irakaslearen jarrera batzutan egokia da baina beste batzutan ez zait gustatzen ikasleak nola tratatzen dituen. “Golfas” hitza ez zait oso hitz egokia iruditzen eta oso geizki dago, baina bestela oso irakasle ona da eta bere ikasleentzat onena nahi du eta ahal duen dana egiten du bere ikasleak ondo egoteko, gehiago ikisteko eta ondo emateko.
    Iritzia: Nire ustez pelikula hau ikusi dugu gure jarrera hobetzeko baina ez dut uste gure jarrerak aldatuko direla pelikula bat ikustearekin.

  16. Maialen Iturbe dio

    Esmeralda: Neska honek 14 urte ditu bere jarrera ezta oso ona eta pentsatzen du arrazoia duela esaten duen guztiarekin, klaseko ordezkarietako bat da eta bilera batean gaizki portatzen da eta gainera jendearen notak esaten dizkie bere klasekoei. Errespeturik ez du bere ikasgelako ikasle batzuekin. Irakasleari nahi duena erantzuten dio.
    Souleymane: Klaseko okerrena da eta gainera irakasleari nahi dion moduan erantzun eta hitz egiten dio orduan bere ondorioak edukitzen ditu, agresiboa delako. Azkenean eskolatik kanporatuta amaitzen du.
    Louise: Hau ere ordezkaria da eta honen jarrera ere lotsagarria da bileran, denbora guztian parrez eta edozer esaten irakasleei buruz.
    Arthur: Mutil hau beti beltzez doa, gotikoa da, orduan berak desberdina izan nahi du eta besteek ez dute errespetatzen berak nahi duena baldin bada eta hori pentsatzen badu nahi duena egingo du eta ongi iruditzen zait bere pentsamendua.
    Batzuetan lekuz kanpo dauden gauzak esaten zituen baina bestela gizon ona eta zintzoa iruditu zait. Besteei barkatzen diona eta bere gelako Souleymanek berari edozer eginda ere barkatzeko asmoz egoten da baina azkenean ezin izaten du ezer egin.
    Nire iritziz pelikula guk erreflexionatu ikusi dugu baina, 1 ez zait gustatu eta 2 ez dut pentsatzeko pelikula honekin. Nire aburuz ez zuen merezi pelikula hau ikustea beste bat hobeto egongo zen, behintzat guk edozer erreflexionatu beharko bagenu, pelikula honekin oso nabarmena geratzen delako jendearen intentzioa.

  17. Ander Etxaniz dio

    Wei: Gelan berria da. Bere familiarekin txinatik etorri berria da eta ez du inor ezagutzen. Bakoitzak bere buruari buruz bere iritzia emateko lana egiteko esaten dio beraien irakasleak eta berak esaten du egunea lau ordu ordenagailuan aurrean pasatzen dituela. Gelako inork ez du errespetatzen txinoa delako eta burla egiten die.
    Arthur: morroxko gotikoa da. Besteekin konparatuz arraro jazten da eta jendeak horregatik barre egiten dio. Gelaren aurrean iritzia ematerakoan esaten du ez dela besteen ezberdina eta bera ere errespetatu egin behar dutela.
    Irakasleak guztien elkarrekiko pentsamenddua aldatzea lortzen du eta bukaeran guztiak lagun egiten dira eta batera jokatzen dute futbolean irakasleen aurka.
    Nire aburuz, pelikula nahiko aspergarria da gelan zer egiten duten ez baitzait asko inporta baina lan hau eginbeharra bazegoen egin behar da.

  18. Olaia Eizagirre dio

    Esmeralda: kontestatzeko joera du klasean eta ez du ezer egiten.Denbora osoan parrez pasatzen du klasea. Eta polizia izan nahi du.
    Wei: Bere ama preso hartzen dute eta txinoak dira. Berak 4 ordu segidan ibiltzen da ordenagailuan.
    Khoumba: Gauza txarrak esaten dio maisuari, eta bekaina iretzin diote azidente batean.
    Irakaslearen jarrera pazientzi handikoa da, ez zen azkar hasarratzen hori bai besteak hasarrarzen bazioten eta burla egiten zioten. Bukaeran klasea aldatzea lortu zuen.
    Pelikula ez zait batere gustatu, zergaitik irakasle baten bizimodua eta klaseak emateko era azaltzen du pelikula osoan.

  19. Jon Oteiza dio

    Souleymane mutil jatorra eta ona da hasieran baina gerora errebelde bihurtu egiten da. Ez ditu bere gauzak ekartzen, ez du ezer egiten, jarrera txartzen du, irakasleari hika hitz egiten dio… Azkenean eskolatik kaleratzen dute.
    Wei: hau mutil txinatarra da. Ez daki ondo hitz egiten eta 4 ordu jokatzen ditu egunero eta eskolan ez du behar duen dena ematen.
    Irakaslearen jarrera nire ustez oso ona da. Eta mutil beltzari egin diona merezi zuen. Baita esan behar da gelako delegatuekin haserretzen dela eta iraindu egiten dituela baina hori behin bakarrik.
    Niri pertsonalki ez zait pelikula gustatu. Aspertu egin naiz. Ez zait egokia iruditzen gure adineko ikasleentzat, zeren aspergarria baita.

  20. Maite Zubizarreta dio

    Esmeralda: Klasean ez du atenditzen eta irakasleari kontestazio txarrak ematen dizkio. Ez du ezer ikasten eta ikasle batzuekin gaizki portatzen da.
    Wei: Txinoa da eta bere ama preso dago etorkin ilegala izateagatik , ordenagailuan ematen du egun osoa baina ikasle ona da.
    Khumba: Joera du irakasleari kontestazio txarrak esateko, irakaslearen ustez udaran asko aldatu da. Bekain bat irekitzen du Souleymanen motxilarekin. Esmeraldaren laguna da.
    Souleymane: Oso gaizki portatzen da eta egun batean eskolatik korrika irten zen baimenik gabe eta azkenean kaleratua izan zen.
    Irakasleak pazientzi handia du baina egun batean Esmeralda eta beste ikasle bati “golfas´ deitu zien. Irakasleak aukera asko ematen dizkie ikasleei hitz egiteko.
    Ez zen pelikula txarra baina pixka bat aspergarria izan da. Klase baten grabazioa besterik ez da izan.

  21. Julian Balenciaga dio

    Esmeralda: Ez ditu izugarrizko gaiztakeriak egiten, baina nahiko jarrera txarra du eskolarekiko eta gelarekiko, amaieran ez duela ezer ikasi esaten du eta adibidez bileran barre eta barre aritzen da.
    Souleymane: Pelikulan ikusi dudan jarrerarik larriena da, jendeari iraintzen dio, irakasleari hika hitz egiten dio eta abar. Azkenean eskolatik kanporatzea erabakitzen dute, normala den bezala, jarrera hori onartezina baitzen.
    Louise: Esmeraldaren lagunik onena da, eta honek, Esmeraldarekin erantzun txarrak eta ematen ditu. Bileran ere barrez aritzen dira, jarrera onartezina hau ere, irakasleen aurrean, gai serio baten aurrean, eta beraiek barrez.
    Arthur: Gotikoa da eta ezta asko ikusten pelikulan, baina nahikoa. Esaten du ezberdina nahi duela izan, ez duela nahi besteen pare egon eta besteek beraren egoera errespetatu beharko luketela.
    Irakaslearen jarrera egokia iruditu zait alde batetik eta txarra bestetik. Ikasleei aukera asko ematen dizkie, hitz egiteko beraien bizitzari buruz hausnarketa egiteko. Baina adibidez Souleymanen kasuan, nahi zuen Souleymane beraiekin geratzea nahi du baina ez du gauza askorik egiten bera geratzeko eta ezer gertatu ez bazen bezala joaten uzten dio.
    Pelikula hau ez zait batere gustatu, azkenik, klase arrunt batean kamara bat jartzea bezala da. Edozein klasetan gertatzen da hau, beraz, ez zait batere berezia egin.

  22. Mireia Gurpegi dio

    Gaur “La Clase” pelikulaz idatziko dut.
    Lehenengo, ikasle batzuen portaera eta ezaugarri batzuk esplikatuko ditut:
    – Souleymane da ikasle nabarmenduenetakoa, baina ez bere lan egiteko gogoagatik. Asko hitz egiten du klaseetan eta ez du ekartzen bere materiala. Gainera, irakaslea errespetu faltaz tratatzen du. Horrek, nola ez, bere kaleratzean bukatzen du.
    – Esmeralda klaseko ordezkarietako bat da. Errespetu falta batzuk izaten ditu kurtsoan zehar eta bileratan irrika ibiltzen da. Baina, funtsean, ikasle ona da.
    Bigarrenez, irakaslearen portaera aztertuko dut. Irakasle honek ikasleei espresatzeko aukera ematen die eta ez da gogor jartzen funtsezkoa ez bada. Zoritxarrez, ikasturte horretan funtsezkoa izan da. Egia da egoera batean ez zituela hitz egokiak erabili, baina egoera hori isolatua zegoen. Funtsean, jarrera ona izan duela iruditu zait.
    Azkenengoz, nire iritzia eman nahi dut. Hau ikusi eta gero, iruditzen zait klase horretan eman dudala ikasturtea. Hori zen, nire aburuz, zuzendariak nahi zuena.

  23. Maialen Alberdi dio

    Esmeralda: 14 urteko neska bat da, bere jarrera ez da oso egokia, guztiei erantzuten dio eta nahi duen moduan hitz egiten dio jendeari. Klaseko ordezkarietako bat da, bilera batzuetara joaten dira noizean behin, bilera batean gaizki portatzen da. Bilera orretan ikasle guztien notak esan zituzten eta berak ikaslea guztiei esan zizkion bakoitzaren notak.
    Souleymane: Bere jarrera oso okerra da, klasean ez du inor errespetatzen. Irakasleari ere nahi duen bezala hitz egiten eta orregatik irakaslearen partetik zigorrak jasotzen zituen. Egun batean hain gaizki portatu zen, eta pelikularen bukaeran eskolatik kaleratu behar izan zuten.
    Irakaslea egoki portatzen da bere ikasleekin, ikasleen jarrera txarrari ondo erantzuten dio, irakasle batek egin behar duen bezala. Ez zait bere erantzun bat gustatu bi ikasleei golfa deitzean. Azkenean Souleymane kaleratu behar izan zuten baino ez berak nahi zuelako, beste irakasle gehienek nahi zuten kaleratzea.
    Nire ustez pelikula hau ez da egokia eskola batean jartzeko, niretzat pelikula onetan ikasleak ez dute errespeturik inorengan. Guk ezin ditugu hauek gure bizitzarako kontuan artu. Gainera pelikula ez zait gustatu, oso txarra zelako, gure klase bat grabatzea bezalakoa da.

  24. Mariano Catalina dio

    Esmeralda: Ez ditu gaiztokeri asko egiten, errepikatu egin du eta nahi duena egiten du, ez da isiltzen baina ikasle ona da.
    khoumba: errepikatu egin du, hasieran gaizki portatzen zen baina azkenean ondo portatzen da.
    Wei: egunean 4 ordu pasatzen ditu jolaste, eta etxeko lanak egiten ditu eta ondo portzatzen da.
    Athur: gendea berea jantzietakin sartzen da eta aozko batean defendatzen da.

    Ona, pasientzia asko du ikasturtean zehar eta beesteen gan pentsatzen du beti.

    Ez zait gustatu, beste pelikula baten kopiada bat delako.

  25. Ander Urain dio

    Khoumba: Esmeraldaren lagunik onena. Hasieran jarrera txarra zuen, baino ikasturtean zehar bere jarrera hobetu zuen.
    Esmaralda: Khoumbaren lagunik onena zen eta klasean asko hitz egiten du, Souleymanekin asko sartzen da eta baita beste ikasle askorekin.
    louise: delegatu bat da Esmaraldarekin batera.
    Souleyman: Ikasle txarra da eta beti klasera materialik gabe joaten da, klase ordu baten sekulako iskanbila sortzen du eta motxilarekin nahi gabe neska bati ematen dio eta ihes egiten du ikasgelatik irtenda. Azkenean expultsatu egiten dute.
    Wei: Gotikoa da eta beste ikasleak burla egiten diote bere janzteko moduagatik.
    Niri pelikula hau ez zait batere gustatu azken finean eskola batean bakarrik grabatzen dutelako klase bati buruz.

  26. David Belinchon dio

    Esmeralda: Kurtsoa zehar nahi duna egiten du, gainera ez daki hitz egiten gaztelanian, ordezkari bezala ere jartzen da baina bakarrik tutoreari kalte egiteko. Baina azkenean hobetu egiten da.
    Souleymane: Kurtsoa zehar ez du ekartzen inolako materialik eta jarrera bortitza erabiltzen du, zuzendariarengana eramaten dute askotan eta bukaeran kaleratu egiten dute neska bati odoletan laga zuelako naiz eta nahigabe izan.
    Wei: Oso mutil azkarra ematen du pelikulan, irakasleak ere esaten du baina gero berak esaten du asko ibiltzen dela jokoekin eta beren aitak ere bai.
    Irakaslearen jarrera egokia iruditu zait, pazientzia izan behar delako horrelako ikasleekin lan egiteko naiz eta “golfa“ hitza esan ikasle batzuei.
    Pelikula asko gustatu zait naiz eta zati batzuk aspergarriak izan.

  27. Unai Ucin dio

    Souleymane : Hasieran jatorra zen baina kurtso berria hasten dioala eta, bere jarrera harroxkoagoa bihurtzen hasten da. Irakasleari hika hitz egiten hasten da eta beste ikasleekiko errespetua galtzen du. Azkenean kanporatu egiten dute.
    Arthur : Mutil gotikoa da eta bere ikaskideak ez dute onartzen mutil arraro bat izango bazen bezala. Berak dio besteen ezberdina izatea nahi duela eta ezberdin jantziko dela.
    Francois : Bere ikasleei gauza asko erakusten die baina gaizki jokatzen dute berarekin. Beti ditu ikasle asko arpa jotzen eta ez diote bere klasea ematen usten. Nire aburuz, ondo jokatzen du Soulaymanenkasuan.
    Niri pertsonalki ez zait pelikula asko gustatu baina balore asko erakusten ditu besteenganako errespetuan eta zer pasatzen den gaizki portatu ez gero.

  28. Mikel Odriozola dio

    Souleymane-ren portaera ezin da jasan, ez du ezer egiten, ez ditu gauzak klasera ematen eta amak ematen du ez duela ezer egiten expulsatu egiten dute eta
    Esmeraldari klaseak ez dio asko inporta, ematen du pixka bat “atzeratua” dela, eta askok horregatik burla egiten diote, berak ere besteei burla egiten die, sindikatuan oso gaizki portatu zen.
    Wei ikasle ona eta intelijentea da, esaten du egunero 4 ordu jolasten ibiltzen dela ordenagailuan, bere gurasoen permisoa bukatu egin zitzaien eta deportatzeko arriskuan zeuden.
    Irakaslea beti ondo erantzuten eta ikasleentzat onena dena hautatzen saiatzen da baina Souleymane-kin ezin du berarekin insultatu egiten duelako, azkenean expulsatu egiten dute.

    Niri pelikula ez zait gustatu, ez da etretenigarria, ez dut ulertzen nola nominatu duten oskarretara, guk gure klasean kamara bat jarri eta horrela oskar bat irabazten badugu jope.

  29. Haizea Arce dio

    Esta pelicula va sobre una clase durante todo el curso, una clase problematica, que por culpa de algunos alumnos no dejan trabajar a los profesores.
    Hay muchas razas distintas y entre ellos se faltan el respeto, al final de la pelicula acaban expulsando a un alumno por su comportamiento, ya que reacciona sin controlarse y acaba una compañera herida. Los profesores intentan calmar la situacion pero la cosa salio de sus casillas.

    Souleymane: Es un chico africano, con problemas, no hace sus tareas, falta mucho al colegio y las pocas veces que va a la escuela no trae sus cosas. Acaba siendo expulsado por su actitud pasota y por contestar a los profesores.

    Esmeralda: Una chica que no le gustan los estudios, contesta siempre y no hace sus tareas. A la cual un profesor la llamo golfa a ella y a una compañera, por no tener una actitud decente en una reunion de profesores.

  30. Ainhoa Galarraga dio

    Esmeralda 14 urteko neska bat da, gelan ez du jarrera ona erakusten. Irakasleari ez dio batere errespeturik eta ez dio inori hitz egiten usten. Gelako ordezkarietako bat da eta bileretara joaten da irakasleekin batera. Bileran hitz egin zutena gelakoei kontatu zien, baina berez ezin zuen esan. Beraien notak zein ziren esan zien.
    Souleymane: 14 urteko mutil bat da, jarrera txarra du hasieran ona zuen arren. Eskolan ez du lanik egiten eta irakasleari gaizki hitz egiten dio. Azkenean eskolatik kaleratzen dute eta amarekin batera irakasleengana joaten dira hitz egitera.
    Irakaslearen portaera ona da ikasleekiko, gauza bat egin zuen gaizki: bi ikasleri golfak zirela esan zien eta hori irakasle batek ezin du egin, irakasle baten lana ikasleei irakastea eta hesitzea baita.
    Niri, pelikula hau ez zait gustatu ez zuelako zentzu handirik.

  31. Iosu Ibarguren dio

    Souleymanen portaera ez da egokia, baimena eskatu gabe hitz egiten du.Gauzak ez ditu klasera ematen eta Khoumbari ematen dio nahi gabe eta barkamenik ez dio ematen.Azkenean expulsatu egiten dute.
    Weik 4h egiten ditu ordenadorean eta bideo jokoetan.Ikasle oso ona da eta bere gurasoei papelak kadukatu egin zaie eta orduan Txinara bueltatu egin behar du.
    Irakaslea jarrera onak dituzte baina ikasleak probokatu egiten dituzte irakasleak François adibidez golfa esan zion Esmeraldari.
    Niri pelikula ez zait gustatu ez delako ezer gauza interesgarririk gertatzen klase horretan.

  32. Julen Temprano dio

    Souleymanen portaera ez da egokia izan kurtso osoan zehar. Jendeari burla eiten dio eta irakasleari errespetua faltatzen dio, azkenean Souleyman eskolatik bota egiten dute.
    Wei mutil Txinatar bat da, bere gurasoei pasaportea amaitu zitzaien eta Frantziako poliziak bere ama kartzelara eraman zuten .
    François Marinek gelako delegatuei bilera batean parre egiteagatik eta gelatik aldegin zutelako, klase batean golfa hotz egin zien. Gero irakaslea konpontzen zaiatu zen baina eskola osoan zehar zabalduz joan zen.
    Pelikula ez zait gustatu oso aspergarria zelako eta ez zelako ezer gertatzen.

  33. Sara Hammou dio

    La pelicula habla de una clase durante todo un curso, la clase tiene alumnos de 14 años y de distintas nacionalidades.Hay francese, marroquies, malies, chinos…
    La clase es bastante desobediente y no respeta a los profesores, entre los alumnos mas reñidos estan: Esmeralda, Souleymane, Khoumba y Boubacar. Durante el curso el profe les manda hacer un autorretrato, pero algunos se niegan uno de ellos es Souleymane el cual acumula mas castigos hasta el dia en que el profesor llama golfas a las delegadas y las cosas se le salen de las manos. Ese dia Souleymane recibe un consejo disciplinario por pasarse de los limites.

  34. Ander Larrañaga dio

    Niri pelikula gustatu egin zait. Pertsona guztiek egiten ez duten zerbait egiten duelako Françoise-k ez ditu gauza txarrak bakarrik kontuan hartzen baizik eta gauza onak zaritu nahi ditu.
    Gela osoaren jarrera orokorrean txarra da, behin Françoise-k bi neskei golfa esaten die haserretu eta borroka bat egoten da gelan, horren ondorioz Souleymane kaleratu egiten dute baina Françoise-k ez zuen nahi kaleratzea. Hortik aurrera gelaren jarrera egokia da.

Utzi erantzuna Ainhoa Galarraga(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude