Zoaz eta bizi zaitez (DBH3)

Radu Mihaileanu zuzendariaren “Zoaz eta bizi zaitez!” pelikula ikusi ondoren, idatz ezazu pelikula zer iruditu zaizun, zer gustatu zaizun gehien eta gutxien, zer ikasi duzun judaismoari buruz eta erlijioen arteko errespetua eta elkarrizketari buruz…  Mila esker!!

Iruzkinak

  1. Clara Eizaguirre dio

    Asko gustatu zait dokumental hau, mundu osoan dauden pertsonen (batez ere haurren) benetako egoera erlijiosoa eta ekonomikoa nolakoa den erakutsi dit. Bizirik irauteko zenbat sakrifizio egin behar izaten dituzten eta beraien jarrera erlijiosoari buruz gezurra esan behar izaten dutela.
    Shlomo oso mutiko ausarta da, bere ama bakarrik laga zuen bere jaioterrian Israelera bizitzera joateko. Argi dago beste edozein umek ez lukeela Shlomok egin duen moduan bizia aurrera aterako. Amaitzeko, Jainkoari eskerrak eman beharko genizkiokeela bizi-kalitate hau edukitzeagatik. Berriz ikusi nahiko nuke pelikula.

  2. Leire Larrañaga dio

    Nire iritziz film hau oso ona da. Gauza asko ikasi ditut bizitzari buruz, pertsonaiei esker. Munduan injustizia handia dagoela ere ikasi dut eta jende asko oso gaizki bizi dela. Asko gustatu zait filma gauza asko erakusten dituelako eta bukaeran, ama aurkitzen duen momentua oso hunkigarria iruditzen zait. Gehien gustatu zaidan momentua Shlomo adoptatu zutenean da, hasieran zailtasun ugari eduki zituen baina ez zuen arazo handirik izan zailtasun guzti horiek gainditzeko. Judaismoari buruz esan beharra dago jende asko dagoela munduan eta errespetatu egin behar dugula beste erlijio guztiak errespetatu behar ditugun bezala.

  3. Borja Etxaniz dio

    Asko gustatu zait pelikula. Bertan, erakutsi egiten digute, nolako konplikatua izan daitekeen bizitza eta guk sorte handia dugula hemen jaiotzeaz. Shlomo oso mutil ausarta da eta arazoei aurre egiten die. Beste edozein pertsonak arazo horiekin ez zuen aurrera segiko, baina Shlomok bai. Azkenik, esan nahiko nuke Jainkoari eskertu egiten diodala hemen jaiotzea eta horrelako bizi-kalitatea edukitzea.

  4. Nora Lete dio

    Film honi buruz dudan iritzia oso ona da, asko ikasi dut bertan agertzen diren pertsonen iritzi desberdinei esker. Esan beharra dago film honetan mota guztietako pertsonak agertzen direla.
    Filmaren alde onena, gauza asko erakusteaz gain dibertigarria dela izan da. Judaismoa da erlijio bezala gehien agertzen dena eta asko ikasi dut erlijio horri buruz. Asko gustatu zitzaidan familia batek jakinaren gainean umearen arazoak eta bere jokabidea haurra adoptatzea. Errespetuzko jokabide asko ere agertzen dira.

  5. Eneritz Lopez dio

    Nire ikuspegitik film hau oso polita da, bizitzan gertatzen diren arazoen berri ematen digulako. Horrez gain, erakutsi dit munduan injustizia asko dagoela eta badagoela jendea oso ausarta dena, film honetan, protagonistaren lekuan jartzen bagara jakingo dugu nola bizitzen den jende asko eta asko, zer den ez-maitatua sentitzea, eta zer sakrifizio egin behar diren benetan zerbait lortzeko. Film hau jendeari begiak irekitzeko dago egina, baita zer maitatu behar den erakusten digu. Asko gustatu zait, erlijio, errespetua eta elkar bizitzari buruz asko ikasi dugu, espero dut besteei ere gustatzea!

  6. Danel Garate dio

    Oso pelikula polita iruditu zait, Shlomo izan dituen arazoengatik eta hala ere, ume zenetik zailtasunak gainditu egin ditu eta horrek oso esfortzu handia demostratzen du. Momentu tristeak izan ditu pelikulak baina momentu politak ere bai adibidez; neskarekin dantza egiten hasten denean eta musua ematen dionean, neska berdinarekin urte batzuk geroago ezkontzen denean eta batez ere ama aurkitzen duenean.
    Nik batzuetan Shlomo nintzela uste nuen, hau da, pelikulan murgilduta nengoela pentsatzen nuen. Nire iritziz, oso pelikula polita iruditu zait.

  7. Aitor Oteiza dio

    Nire ustez oso pelikula ona da. Nire ustez pelikularen zatirik politena eta gehien gustatu zaidana Slomok bere ama aurkitzen duenean da. Gutxien gustatu zaidan zatian ama aurkitutakoan amak egiten duen ohiua da, beldurgarria da. Judaismoari buruz ikasi dut batzuek ile arraroa dutela eta debateak egiten dituztela. Pelikula oso da ona.

  8. Iosu Conde Rubio dio

    Nire ustez pelikula hau oso interesgarria da Shlomo bere amak bilatzen duelako eta gainera neska laguna bilatzen du baina laga egiten dute eta momentu hori tristea izan zan eta txikitan jendeak kritikatu egiten zuten beltza zelako. Nire ustez pelikula polita iruditzu zitzaidan. Momenturik politena bere amarekin topatzen denean da.

  9. Jon Epelde dio

    Asko gustatu zait, zeba bukaeran bere ama aurkitzen du lan asko egin arren. Eta gehien gustatu zaidan zatia izan da Shlomok bere lagun bat jo egiten duenean bere arraza defendatzeagatik. Eta ume bati pistola bala bat kentzen dionean eta ume txikiaren aitak Shlomori eskuetatik kentzen dionean. Eta oso ausarta da, Shlomo, zeba esaten duenean ez dela judua eta inorrek ez dio sinisten baina halere denek konfiatzen dute beregan.

  10. Andoni Exposito dio

    Nire iritziz pelikula oso ona izan da, baina zati aspergarriak izan dira. Niri gehien gustatu zaidan zatia Shlomoren amak aaaaaaaa egiten duenean eta ez zait batere gustatu Shlomo medikuarenera joaten denean eta azala nahi zionean kendu baina askenean aitak salbatu egiten du. Judaismoari buruz asko ikasi dut. Shlomok asko hunkitu nau.

  11. Ivan Olariaga dio

    Ikusi genuen pelikula hau asko gustatu zitzaidan, nahiko pelikula gogorra iruditu zitzaidan arren. Baina, bizitzan zehar aurki ditzakegun zailtasunak erakusten dizkigu, bizitzen erakusten digu!!
    Gehien gustatu zitzaidan momentua, zera izan zen Shlomoren ezkontza, bertan, oso pozik zegoen.
    Eta, gutxien gustatu zitzaidan partea, amak Shlomori joateko eta bizitzeko esan zionean izan zen, momentu gogorra izan zen, baina Slomoren hoberako izan zen!! Oso momentu hunkigarria!!!

  12. Iñigo Uria dio

    Asko gustatu zait ikusi dugun pelikula, “Zoaz eta bizi zaitez”. Batez ere, herrialde pobreetako bizitza eta adoptatuen edo inmigranteen zailtasunak ere erakusten dizkigu. Pelikulan ikusten da, Shlomo (protagonista) oso ausarta eta azkarra da eta aurre egiten dio bizitzan jartzen dizkioten oztopoei. Bestalde, pelikulak, gauza asko irakatsi ditzake bizitzari buruz eta nola jokatu beharko genukeen egora bakoitzean. Nire ustez, laguntza gehiago eman beharko genieke horrelako herrialdeei.
    Bukatzeko, esan beharko nuke, pelikula hau ikustea pena merezi duela eta jendea animatu egingo nuke ikustera. Momentu batzuetan pena ematen dute Shlomok bizitzen dituen egoerak, baina azkenean oso bukaera polita du eta bere ama topatzeak emozio bizian jartzen zaitu.

  13. Maddi Oteiza dio

    Nire ustez, film hau oso ona izan da, azkenean gauzak ikasi egiten direlako. “Shlomo” protagonistak erakutsi digu bidean galdu izan diren gauzak berreskuratzeko borroka egin behar dela, berak egin zuen bezala bere amarekin berriro topatzeko. Hori baizen bere asmoa: bere benetako ama ikustea eta azkenean lortu egin zuen. Film osoa atsegin egin zait eta ez dut gauza bat beste batekin gutxietsiko. Azkenik, erantsi naiko nuke jendea badagoela gu baino gaixkiago bizi dena eta laguntza beharra duena, lagun diezaiegun beraiei eta kontuan har dezagun guk daukaguna.

  14. Unai Torronteras dio

    Nire ustez pelikula oso polita izan da. Oso istorio hunkigarria da. Film honek erakutsi nahi diguna da munduko leku batzuetan nola bizi diren. Oso gaizki bizi dira, gosez hil beharrean, eta gu, gauza asko ditugula, hala ere, kexatu egiten gara. “Shlomo” protagonista bezala biziko bagina, agian, ez ginateke hainbeste kexatuko. Nire iritziz, jakin beharko genukeena da badagoela jendea gu baino askoz ere gaizkiago bizi dena.

  15. Juan Ignacio Torronteras dio

    Niri pelikula asko gustatu zait, hasiera oso bitxia egin zitzaidan, eta ez nuen bat ere espero “Shlomo” izeneko gaztea Israelera joango zenik bere ama faltsuarekin, pelikula tristea izan arren azkenean ondo bukatu zen, baina asko sufritu nuen Shlomo ia hiltzen zenean tiro baten erruz. Pelikulan ume Etiopiar baten istorioa kontatzen digute, zailtasun handiak izan arren, adibidez, berarekin maitemindutako neskaren aitak esaten dio Shlomo bezalako pertsonak (beltzak) ez direla benetako juduak, baina hala ere bukaeran benetako judutar bat bezala hartzen dute, neskaren aitak eta familiak izan ezik, gaztea denean ere eskolan esaten diote beltza denez, gaisotasunak dituela. Baina hala ere zailtasun guztiei aurre egin eta bere amarekin itzultzen da.

  16. dio

    Nire ustez pelikula hau ez da oso ona, ez zait gustatu. Gustatu zaidan momenturik onena gerrako momentua izan da eta tiroa jotzen diotenean, “bakarrik odol gehiago egongo balitz hobe”. Hala ere ez dut esango oso txarra denik nire iritzia bakarrik aurkeztu dut eta ez dut besteena eragotzi nahi.
    Bestaldetik arrazismo asko dago eta gure eguneroko bizitzan kontuan hartu beharreko gauza batzuk ikasi ditugu.

  17. Leyre Camarón dio

    Niretzat pelikula hau beste pelikulen desberdina da. Shlomo izeneko mutil bati zer gertatzen zaiona kontatzen du. Asko gustatu zait, oso interesgarria izan da, baina batzuetan pena ematen du. Baina azkenean merezi du pelikula hau ikustea. Shlomok bi famili ditu, bat bere benetako familia eta bestea bera adoptatu zuen familia.

  18. Enara Aldalur dio

    Ikaragarri gustatu zait pelikula hau, egongo dira milaka pertsona Shlomoren bezela gezurra esan behar dutenak aurrera egiteko. Slohomo txiki txikitatik amak abandonatu egin zuen Isrraelera joan eta bere bizia bizirik eta ondo ateratzeko eta halaxe egin zuen. Jainkoari esker ondo bukatu zuen. Azkenik lan bikana egin ondoren beste leku batera joaten da umeak eta zaintzera eta bere ama ikusi zuen.
    Oso polita iruditu zait.

  19. Maria Vaquero dio

    Ikusi dugun pelikula asko gustatu zait. Hasierako zatia pixka bat arraroa da, baina gero familia berriak nola onartu zuen ederra izan zen. Arrazismoari buruz asko hitz egiten dute eta pertsona denak berdinak garela ere erakusten du. Shlomo oso pertsona ausarta da, gainera handiagoa denean bere ametsa betetzen du, bere ama bilatzea. Azkenik esan nahiko nuke, pelikula hau ikustea merezi duela, eta benetan momentu ederrak dauzkala.

  20. Naia Etxaniz dio

    Ikusi dugun pelikula oso polita iruditu zait. Pelikula tristea zen eta hasieran oso astuna izango zela iruditu zitzaidan, baina azkenean oso pelikula ederra iruditu zait. Familia berriak arraza alde batera utzita Shlomo onartu zuten modua ere oso hunkigarria iruditu zait. Shlomoren bitzitza berria oso ederra da eta azkenean amarekin berriro elkartzen den momentua ere oso polita da.

  21. Ibon Arenas dio

    Asko gustatu zait film hau. Bertan, Sholomo izeneko pertsona baten bizitza azaltzen da. Oso pertsona ausarta da, Sholomok bihotz ona du eta beti prest dago besteei laguntzeko, niri gehien gustatu zaidan zatia amaieran, nola bere amarekin topatzen den eta bere oihua ere oso hunkigarria. Eta nere iritziz horrelako film gehiago ikusiko beharko genituen.

    • Asier Odriozola dio

      Filma asko gustatu zait. Oso-oso interesgarria iruditu zait. Munduan hainbeste herrialde daude arazo berdinarekin. Tristea iruditu zait Shlomo bere ama eta aitarengatik urrunduta egoteagatik. Orokorrean filma oso ondo zegoen baina ez zaidana gustatu azkenean Shlomoren amak egiten duena. Film honek erakusten digu gure burua aintzakotzat edukitzen.

  22. Sara Arrieta dio

    Niri pelikula oso polita iruditu zait, baina aldi berean gogorra. Bertan agertzen zen umea Shlomo oso ume ausarta zen. Pelikula honek erakusten digu alde batetik, geure burua baloratzen, pelikula honetan agertzen diren umeekin konparatuta gu zorte honekoak garelako. Eta beste alde batetik erakusten digu mundu honetan, desgraziz, dagoen injustizia. Bertan agertu zaigu erlijio batekoa ala bestekoa izateagatik pribiliegio gehiago zeneuzkala beste batekoa izateagatik baino, horregatik, Shlomok bere erlijioa ezkutatu behar zuen.
    Pelikula honen bitartez geure burua baloratuko dugu!

  23. Iker Arambarri dio

    Asko gustatu zait film hau, oso interesgarria eta beste filmengandik deberdina da. Filmeko zati interesgarriena da Sholomok ama aurkitzen duenean Etiopian, bera Israelera joan zen toki berean zegoen. Sholomo oso pertsona txintxoa da. Filmetik gutxien gustatu zaidan momentua ama eta semea aurkitu direnean amak egin zuen ohiu beldurgarri hori izan zen. Oso film interesgarria benetan.

  24. Yara Duran dio

    Asko gustatu zait pelikula hau, oso polita iruditu zaidalako. Gaur egun ere herrialde asko daude arazo berberarekin eta inork ez die laguntzen, eta laguntzen badiete, ez asko. Shlomo adoptatzen duten gurasoak asko laguntzen diote integratzen eta eskolan ondo egoten. Baina hala ere berak bakarrik badaki gauzak ondo egiten laguntzarik gabe, oso mutiko ausarta delako eta ez duelako beldurrik gertatzen denari buruz.

  25. Alazne Uranga dio

    Niri pelikula hau asko gustatu zait. Hasieran gogorra izango zela uste nuen, eta Sholomo eta bere arrazakoek asko sufritu behar zutela uste nuen, baina ez zen izan horrela. Sholomoren hasierako bidea oso gogorra izan zen, Etiopiatik atera eta Jerusalemeraino joan behar bait zuen, ama Etiopian utzi eta kristau izanez joan zen. Sholomok borroka asko egin behar du bere ametsa aurrera eramateko, eta berak nahi bezala pertsonei laguntzeko. Pelikula honek gauza bat erakusten digu, Jende takaino asko dagoela munduan, ez duela sentimo bakar bat ere gastatu nahi Sholomo bezalako umeei laguntzeko eta ez daukagula arrazoirik kexatzeko, zer jende asko dago gu baino gaizkiago pasatzen ari dela eta egoera okerragoan dagoena.

  26. Iban Garcia dio

    Film hau asko gustatu zait, oso film originala delako eta gauza asko erakusten dizkigulako. Lehenik, nire pertsonaia gustokoena Shlomo, protagonista, da bere arazoei aurre egiten jakin duelako eta bizitzaren oztopoak gainditzen. Ondoren, esan zorte handia izan dugula jaio garen tokian jaio garelako, mundu guztiko pertsonek ez dituztelako guk dauzkagun pribilegio guztiak. Film osotik gehien gustatu zaidan zatia bukaera izan da, denbora eta oztopo askoren ondoren Shlomok bere amarekin berriro egoteko beta izan duelako.
    Egia esan, filma berriro ere ikusteko modukoa da, gauza asko ikasi ditudalako eta beste pertsona batzuen bizitza nolakoa den jakin dudalako.
    Bukatzeko, esaldi bat: “Begiratu ingurura, izan zaitez zoriontsu”.

  27. Maria Arrieta dio

    Niri pelikula hau oso interesgarria eta aldi berean esanguratsua iruditu zait. Balentia, ausardi eta enpatia ere irakasten dizkigu. Maitasunaren garrantzia; hau da, amarengatik jasan ditu kritika guztiak, momentu desatsegin guztiak, desberdintasunak eta aldi berean diskriminazioak… Maitasuna baino ezer indartsuagorik ez dagoelako eta gauzak apreziatu behar ditugulako. Beste alde batetik ausardia aurrera jarraitzeko, bizitako momentu guztiak burutik kendu gabe ere aurrera jarraitzeko ahalmena. Horrez gain, borondatezko jarrerak izan behar ditugula ere azaltzen digu; hau da, Schlomo, protagonistak berak pasatako momentuak beste inork ez zitzan pasa mediku sartu zen, medikuntza ikasi zuen eta Etiopiara joan zen laguntzera.

  28. Leire Lizarralde dio

    Aste hauetan ikusi dugun pelikula hau oso egokia iruditu zait bizitzako zailtasunen berri izan dezagun. Askotan ez gara dugunaz ohartzen, eta duguna galtzean, ohartzen gara zer garrantzitsuak diren gauzak, nahiz eta txikiak izan.
    Pelikulako protagonista SCHLOMO oso mutiko kementsua eta ausarta da, pelikulako istorian zehar asko sufritzen du, baina ez da sekula errenditzen nahi duena lortu arte.
    Arraza desberdinekoa izateak oso ondorio latzak sufriarazi dizkio baina arazo guztiak gainditzen ikasi du pixkanaka eta bukaeran bere helburua lortu du, hau da; bere ama aurkitzea. Pentsatzen dut guztioi ziragarria irudituko zitzaigula amaiera, hunkigarria izan bait zen bere amarekin izandako topaera.
    Adopzioko familiak izandako jarrera txalotzekoa delakoan nago, inoiz ez da erraza ume bat adopzioan hartzea, ez familiarentzat eta ezta umearentzat ere. Baina oztopoak oztopo, pausoz pauso gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatu zen familia eta lortu zuten beren helburua.
    Bukatzeko, hau guztia kontuan hartuz, iruditzen zait oso garrantzitsua dela pelikula hauek ikustea, duguna baloratzeko eta horrelako egoeratan zer egingo genukeen pentsatzeko.

  29. Aitor Azkoitia dio

    “Zoaz eta bizi zaitez”. Pelikula hau oso interesgarria eta aldi berean sakona egin zait. Askotan ikusten ditugu berri txarrak egunkari, irrati, telebista eta abarretan baino oso gutxitan hasten gara pentsatzen horiei buruz. Esate baterako: “Sirian 50 pertsona hil dira atentu militar baten erruz”. Hori entzun eta beste edozein gauza bezala pasatzen uzten diogu. Baina inoiz ez dugu pentsatzen “Zergatik hainbeste biolentzia?”, “Zergatik hil dituzte hainbeste pertsona? Merezi zuten horrela, inolako arrazoirik gabe hiltzea?”…
    Pelikula hau ikustea, ordea, egia esan behar badut, pixka bat emozionatu eta triste jarri nintzen. Schlomo bezela bizi ziren beste hainbat ume eta pertsona horietan pentsatzen hasi nintzen. Haiek hil zorian bizi beharra beste batzuk ondo (eta gehienetan ondoegi, besteekin pentsatu gabe) bizi ahal izateko ez zen justua. Eta zera eta munduko pertsona gehienok dugun pentsaera egoskor eta bidegabe baten erruz: gu bakarrik eta ez beste inor. Haiek, gehienetan, beltzak direlako kontuarekin bakarrik juzgatzen ditugu barrukoari begiratu gabe, hau da, guztiok berdinak garela: gorriak.

  30. Mireia Gartzia dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Gehien gustatu zaidana Sarah eta Shlomoren maitasun historia izan da. Gutxien gustatu zaidana Eshlomoren adopziozko aitaren haserreak ziren. Judaismoari buruz ikasi dudana Barmitzvah egiten dutela da. Pelikula honek erakutsi dit bakoitzaren erlijioa errespetatu behar dela.

  31. Arantzazu Aldalur dio

    Judaismoari buruz gauza asko erakusten dizkigu: adibidez: noiz eta nola erabiltzen duten txapela,… Bertan ikusten da nolakoa den beraien bizimodua eta nola tratatzen dituzten eta zer jaten duten.
    Niri pelikula hau gustatu zait, baina pena ere ematen zuten umeek. Zeren bera beste leku batetik etorritako umea zen eta bere ikaskideek ez zuten ongi tratatzen eta albotik alde egiten zioten, baina ume horren amak defenditu egiten zuen eta handitan inork ere ez zion burlarik egiten.

  32. Endika Cuevas dio

    Asko gustatu zait. Pelikulak erakusten du, oso konplikatua izan daitekeela bizitza munduko eremu batzuetan eta guk zortea dugula horrelako bizi kalitatea edukitzean. Schlomo, oso mutil ausarta da eta kostata, baina arazo guztiei aurre egiten die, beste edozein pertsonak egingo ez lukeena.
    Azkenean, asko sufritu ondoren, berak nahi duena lortzen du, Etiopiara itzultzea eta bere ama berriz ikustea.

  33. Maria Redondo dio

    Niri pelikula oso interesgarria eta aldi berean gogorra iruditu zait. Shlomoren bizitza kontzatzen zaigu. Beraren istorioarekin ikusten dugu, garai batean arazo oso larriak egon zirela , baina protagonistak arazoak alde batera utzi zituen eta aurrera jarraitu zuen. Pertsona askok ere kritikatu egin zuten. Horrekin erakusten digu, askotan pertsonen kritikak alde batera utzi behar direla eta bizitzarekin jarraitu behar duzula. Shlomok beraren ideiak oso garbi zituenez, medikuntza ikasi zuen eta Etiopiara joan zen laguntzera.

  34. Ylenia Martinez dio

    Niri filma gustatu egin zait, pixka bat tristura ematen zidan semea eta ama banantzea, istorio gogorra dela iruditu zait, gustatu zait nola bidaltzen zizkion ezkutitzak amari berarekin gogoratzen dela eta ez duela ahaztuko demostratuz, azkenean zoriontsu izaten da bere emazte Sararekin eta umea edukitzen dute, jarraian amarekin topatzen da eta ilusioz amaitzen da filma. Honekin konturatzen naiz ni baino askoz okerrago dauden pertsonak daudela eta gehiago baloratu behar dudala ematen didatena.

  35. Joakin Isuskiza Garcia dio

    Niri gustatu zait filma, oso polita zen, sentimenduak trasmititzen zituen, mundu honetan horrelako istorio asko egongo dira eta nik istorio horiengandik errezatu egingo dut horrelako gehiago ez pasatzeko. Eta… nik egia esan denak beraien herrira bidaliko nituen bainoo bueno ez du asko axola horrek! “Joan eta bizi zaitez”.

  36. Markel Letamendia dio

    Niri film hau gustatu zait baino ez dut oso ondo ere ulertu. Bizitza oso gogorra zuen Schlomo ume beltzak. Bukaeran bere ama aurkitu zuen Etiopian eta neska pelirroja batekin ezkondu eta ume bat izan zuen. Pelikulan zehar Schlomoren bizitza kontatzen da eta hasieran gaizki bizi da baino amaieran ondo bukatzen du.

  37. Ander Pablos dio

    Niri pelikula asko gustatu zait. Hasierako zatian ez naiz ezerrekin konturatu, gero ordea ulertu dut eta zati batzuk hunkigarriak iruditu zaizkit. Aitaren haserrei ez nion logikarik harrapatzen, eta gogorra izan zen beraren aldaketa. Munduan halako historio asko gertatuko dira eta familia askok pasatuko dute gaizki. Espero dut nire inguruko askori ez pasatzea hori. Azkenik ama topatzen duenenean poztu egin nintzen. Oso hunkigarria momentua. Beste momentu polit bat berriz Sarakin elkartzen direnean.

  38. Mounia Hamli dio

    Pelikula hau oso interresgarria eta tristea da. Gehien interesatu zaidana da Shlomo eta Sararen erlazioa, oso interesgarria da eta Shlomo oso persona ona da; horregatik bere familia eta lagunek maite dute.

  39. María Seco dio

    Gustatu zait pelikula hau, interesgarria izan da. Gehien gustatu zaidan momentua azkeneko momentua izan da, Shlomok bere ama topatzen duenean eta gutxien gustoko izan dudana bere amarengandik urruntzen hasten zenean. Oso mutil ausarta iruditu zait egin duen guztiagatik, txiki txikitatik, ezkondu arte ez duelako esperantzarik galdu bere ama topatzeko, gainera bitartean bere bizitza egindu, bere adopziozko gurasoen laguntzarekin. Azkenean ezkondu ere egin zen, eta zoriontsu izaten bukatzen du.

  40. dio

    Asko gustatu zait pelikula. Oso bizitza gogorra izan zuen Schlomok, ez zen batere erraza izan.
    Etiopiakoa zen eta bere familia utzi zuen bere amak esanda bizitzeko. Israelera joan zen adopzioko familia batekin eta kristautasunetik judaismora pasatu zen familia berria judaistak baiziren. Neska laguna topatu zuen eta azkenean berarekin eskondu zen eta ume bat eduki zuen. Urte batzuk aurrerago bere ama topatu zuen kanpamentu batean

  41. Joakin Ferreira dio

    Pelikula asko gustatu zait, asko sufritu du Sholomok, Etiopiatik etorrita eta familia batera adaptatzea pixkat zaila da.
    Oso interesgarria izan da pelikula baina erlijioatiken eskolatik botatzea eta oso gogorra dela ikusten da.
    Guk zorte handia dugu bizi garen tokian bizitzeagatik

  42. Nagore Corrales dio

    Niri pelikula hau asko gustatu zait.
    Oso inpaktantea da eta oso tristea da bizitzan hori ere gertatzen dela pentzatzen hasten bazara.
    Gehien gustatu zaidana da pelikula amaieran bere amaren bila joaten dela.

Utzi erantzuna Ibon Arenas(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude