Ekologia etikaren ikuspuntutik… (dbh4)

Ekologiak badu zerikusirik etikarekin… Etikan 1) gure ekintzak eta jarrera libreak ONDO ala GAIZKI dauden aztertzen saiatzen gara, hausnarketaren bitartez. Gainera 2) arrazoiak eskaintzen ditugu ekintza hori ontzat edo txartzat ZERGATIK hartzen dugu adierazteko. Azkenez, 3) zer egin BEHAR den edo litzatekeen erabakitzen saiatzen gara. Natura zaintzeak, naturarekin harreman egokia izateak,… gure eguneroko jarrera eta ekintza libreekin zerikusi handia dute.  Lurraren “jabe” garela uste badugu, edonola trata dezakegu…  gure kontsumoa bidera dezakegu, benetako premien arabera,… gauza asko egin dezakegu Lurraren onerako, Eskolako Agenda 21en makina bat aldiz entzun dugunez.

Testu liburuko azalpenez gain, e.floreagan dokumentu batzuk eta ariketa bat izan ditugu osatzeko. Seattle buruzagi indioaren hitzaldia benetan hunkigarria da oraindik ere… Orain ariketa horietako bati hemen erantzutea eskatuko nizuke:

Zer eskatzen du ekologiaren etikak gure eguneroko bizi-mailan, kontsumoan…? Mila esker

Iruzkinak

  1. Julen Egino dio

    Gizakion kontsumoa gehiegizkoa da eta ekologiari aldi oro kalte egiten diogu. Etikak esaten du kontsumoa asko jaitsi behar dugula edo beste material batzuk erabili behar ditugula. Energia iturri berriak lortu behar ditugu adib: eguzkia, munduan kutsadura gehiegi baitago eta horrek ekologiari kalte egiten dio. Superpopulazioa ere arazo handi bat da.

  2. Julen Alberdi dio

    Ekologiaren kontsumoaren arabera gizakiok momentu bakoitzean natura kutsatzen ari gara, egiten dugun kontsumoarengatik, horregatik gure kontsumoa jaitsi behar dugula esaten da, mundua hobeto joatearren.
    Baita ere etikak esaten duenez, gure egunerokorako energi iturri berriak bilatu behar ditugu kontaminazioa jaistearren.
    Gure onerako herrialde geihenek kutsadura murrizteko ahaleginak egingo zituztela esan zuten, baina urtea pasata, adibidez, A.E.B.ek ez du ezer egin eta ondorioz mundua gero eta okerrago doa.
    Nire ustez, guztiok ahalegin bat egin behar dugu bestela munduarekin amaituko dugu eta.

  3. Ainhoa Arambarri dio

    Nire ustez gizakiok gehiegi kontsumitzen dugu. Izan ere, teknologia aurreratu egin da eta gauzak egiteko eta biltzeko material asko behar dugu. Gizakiok ere gauza gehiago eduki nahi izaten ditugu eta horregatik asko kontsumitzen dugu.
    Nire ustez gizakiok kontsumo minimo bat egin beharko genuke. Honela jarraitzen badugu natura suntsituko litzateke.
    Etikak dio kontsumoa asko jaitsi behar dela eta material batzuk erabali behar ditugula.
    Honela jarraitzen badugu, natura suntsitzeaz aparte, animaliak ere desagertzen joango dira.

  4. Elena Zubizarreta dio

    Nire ustez natura zaindu egin behar da, gaur egun ekologia ez baitago batere ondo.
    Herrialde bakoitzean kontsumo desberdina dago, ezin da konparatu adibidez Txinako kontsumoa Afrikakoarekin eta, horretaz gain, pertsona guztiek ez dute berdin kutsatzen.
    Nire ustez kutsadurak asko txikitu behar du, bestela horrela jarraituz gero, arazo larriak izango ditugu etorkizunean.
    Kontsumoa gutxitzeko gauza asko egin daitezke, adibidez energia beste iturri edo bide batzuetatik lortu.
    Bakoitzak bere aldetik jartzen ez badu, dena alperrikakoa izango da.

  5. Azul Ayuso dio

    Ahora comenzó un nuevo metodo de recogida de basuras puerta a puerta y se espera que para inicios de 2013 el puerta a puerta esté implantado en 39 localidades, las cuatro donde ya está en marcha y las 34 que se sumarán en los próximos meses.
    Yo creo que para mejorar la economía, habría que empezar a mejorar el consumo; mucha contaminación que hay se debe al alto consumo, se compran cosas que no se necesitan y que contaminan mucho. Por eso antes de comprar algo habría que pensar si sirve, o si podes comprar algo más ecológico para contaminar menos.

  6. Xabier Soraluce dio

    Natura zaindu egin behar da, ez baita bakoitzak nahi dugun bezala erabiltzeko, denok bakoitzaren aldetik zerbait txikia jartzen badugu, orduan asko hobetuko dugu eta ez dugu horrenbeste kutsatuko! Eta betiko gaiari helduz… denok ez gaude bizi maila berean eta batzuek gutxi kutsatu eta beste batek asko egiten badu, orekarik ez dago bien artean. Orekan kutsatuko balute, orduan bai guzti hau hobeto joango litzateke! Gainera adituen esanez jadanik munduak akabatuta egon behar zuen. Garrantzirik ematen ez badiogu ez goaz inora!

  7. Itxaro Iraeta dio

    Etikaren ikuspuntutik, natura, ekologia, oso egoera txarrean dago. Zenbait hirietan energia kontsumoa gehiegizkoa da, neurriz kanpokoa eta gero eta kalte gehiago egiten ari dira. Ekologia naturaren ekonomia da. Naturak bere eskubideak ditu, zaindu egin behar dugu, giza teknologia natura epe laburrean suntsitzeko gai delako.
    Zabortegiek bere eragina egiten dute eta batzuek esaten dute errauskailuak beharrezkoak direla eta beste batzuek ezetz, baina hala ere inork ere ez du nahi bere herrian bat eduki.
    Gehiago zaindu beharko genuke energia kontsumoa, kalte handia egiten duelako naturan.

  8. Oihana Uria dio

    Natura zaindu egin behar dugu, gehiegi kontsumitzen dugulako. Energia iturria berriak erabili behar dira, ura edo eguzkia bezala edo haizea. Horiek erabiliz, ez dugu horrenbeste kutsatuko eta natura zaindu egingo dugu. Naturak bere eskubideak ditu librea izateko eta ez gure erruz kutsatua egotea eta gero eta okerrago egotea, guk zuhaitzak moztu edo itsasora zakarrak botatzen ditugulako.

  9. Mikel Lizarralde dio

    Natura da agian guk bizitzan daukagun gauzarik probetxugarriena eta garrantzitsuena, eta guk hori nola eskertzen diogu? Zaborrak bere gain jaurtita denbora guztian, bere azalera zikinduz eta bere ingurua kutsatuz, eta hori dena dirua dela eta. Nahiz eta askok pauso garrantzitsuak eman kutsadura gutxitzeko beharrean, nire iritziz ez da nahikoa, denok jarri behar dugu zerbait gure partetik, bestela hau ez da inoiz konponduko.
    Orain gori-gorian den beste gai garrantzitsu baten inguruan ere nire iritzia emango dizuet, zaborren inguruko plan berri hori jada herri batzuetan ipini dute eta esan dutenez asko murrizten du kontsumoa eta %90a birziklatzen omen du. Nire iritziz hori ez da egia; egia izango da birziklatuko duela, baina ez horrenbeste, hala ere, egia da zerbait egin beharra dagoela egoera honi aurre egiteko.
    Zuk ez al duzu pentsatzen ezer egiterik? Gutxienez kontsumoa zertxobait jaisterik?

  10. MireiaOlariaga dio

    Etikaren arabera guk egiten ditugun ekintza gehienak ekologiari kalte egiten diotela dirudi: gauzak lurrera botatzen, autoekin kutsatzen, fabriken bidez… Horrekin guztiarekin, ez gara konturatzen pixkanaka-pixkanaka natura suntsitzen ari garela. Horregatik kontuan hartu behar ditugu egiten dizkiogun kalte guztiak. Egin dezakegun gauza bat zera da, egiten ditugun ekintza guztiak kontrolatu. Gainera, orain etxez-etxeko zabor bilketa jarri dute martxan. Horrekin espero dena zera da: gutxiago kutsatzea eta zaborra ahal den gutxien sortzea eta birziklatzea.

  11. Maria Garate dio

    Nire ustez gaur egun ekologia oso gaizki dago. Ez dugunez ingurumena batere zaintzen narriadura ikaragarria da. Eguneroko bizitzan narriadura honen kausa nagusia kontsumismoa dela esango nuke, behar duguna baino askoz gauza gehiago erosten eta erabiltzen ditugulako. Eta gauza guzti hauek gero zaborretara botatzerakoan kutsatzen duten plastiko eta potez bilduta daude. Hortik dator gero, gaur egun Euskal Herrian, esaterako, dugun zaborrarekiko arazoa, orain neurriak hartzen ari bagara ere. Kontsumismotik aparte ere beste arazo batzuk baztertu ezin diren arren, nire ustez, hori da nagusia.
    Ekologiaren etikak ingurumena kontuan hartzea eskatzen du, bera delako gure bizilekua, eta horretarako gauzak nola erabiltzen ditugun kontzientziatuta egon beharra dago; oraindik lortu ez duguna. Eguneroko bizitzan gauza soilak izango litezkeenak aldatzea da egin beharrekoa. Esaterako, Euskal Herriko arazoari jarraiki, zaborra ongi birziklatzea, denbora pixka bat eskatzen duen arren, oso erraza da. Edo erosketak egiterakoan plastiko gutxien dituzten produktuak erostea.

  12. Aitor Etxeberria dio

    Nire ustez ekologia oso gaizki dago gure munduan, jendeak ez duelako zaintzen eta edozer gauza botatzen dutelako lurrera. Baita ere jendeak ez duelako birziklatzen eta nahi duena botatzen duelako zakarrontzira.
    Ekologiaren etikan eskatzen duena da, gure egunero bizitzan ondo birziklatzea eta baita ere behar duguna baino ez kontsumitzea, eta zabor geihago ez sortzea.

  13. Leire Elorza dio

    Nire ustez ekologia eta ekologismoaren ideia oso ona da, baina ez dugu praktikan jartzen. Alde batetik ekologismoak kontsumoa gutxitu egin behar dela dio, baina murriztu al dugu? Nik esango nuke ezetz, are gehiago, murriztu baino gehiago areagotu egin dugula, erosten ditugun produktuak plastikoz beterik daudelako. Beste alde batetik, gero eta gehiago erabiltzen dugu autoa eta honen ordez zerbitzu publikoak erabiltzen badira kutsadura asko murriztuko litzateke.
    Etikak berriz, ingurumena kontuan hartzeko eskatzen digu eta hau kontuan hartzen badugu eta benetan errespetatzen badugu, gure kontsumoa murriztuko genuke adibidez plastiko gutxi dituzten produktuak erosi edo zerbitzu publikoak gehiago erabili.

  14. Cecilia Madrid dio

    Natura guztion esku dagoenez, zaindu egin behar dugu, ahal dugun ondoena tratatuz eta gutxiago kutsatuz. Kontsumoa murriztu egin behar da eta sortzen dugun zaborra birziklatu, zabortegiak ez betetzeko eta erretegiak eraikitzeko beharrik ez edukitzeko. Baina denok egin behar dugu ahalegina, batzuek bakarrik egiten badute arazoa ez da konponduko, denon konpromisua izan behar du.
    Gaur egun hemen inguruan dugun arazoetako bat zabor bilketa da. Aditu batzuek diote askoz gehiago birziklatuko dela metodo berriaren bidez, etxez-etxeko zabor bilketa, alegia. Herri batzuetan ezarri dute jada metodo hori eta nire ustez oraindik ikusteko dago arrakastarik izango duen ala ez.

  15. Sara Rodriguez dio

    Natura zaindu egin behar da, oso garrantzitsua eta inguratzen gaituena delako. Ezinbestekoa da zuhaitzak, mendiak,… ongi tratatzea eta errespetatzea. Zoritxarrez pixkanaka gure natura suntsitzen ari gara: fabriken, autoen,… kutsadura, etxeen… sorrerak…
    Urte hauetan gizakia geroz eta gutxiago arduratzen da gure ingurumenaz, eta “ozono kapa” irekitzen ari da. Baina zorionez, jende ugari dago natura zaintzeko borrokatzen eta jendea konzientziatzen.
    Laburbilduz, natura zaindu eta maitatu behar den zerbait da eta ezin dugu suntsitzen utzi.

  16. Lorea Resa dio

    Natura zaindu egin behar da. Gaur egun natura gero eta okerrago dago eta batez ere guk ez dugulako zaintzen da arrazoiretako bat. Beraz, gauzak plastikoak etab… zakarrontzira botazea komeni da natura hobera egiteko.
    Baina natura dagoen bezala, eta jendeak egiten duenaren ondorioz, oso zaila da natura hobetzea, jendeak kasorik ez baitu egiten.
    Beraz nik esaten dudana betetzea eta gauzak lurrera bota beharrean zakarrontzira bota behar dira. Horrela, natura zaintzea lortuko genuke baina osorik zaintzeko ahalegin gehiago egin beharko genuke.

  17. Maite Lizarazu dio

    Naturak bere eskubideak dituela dio etikak eta gizakia naturako gauzarik garrantzitsuena dela. Gizakia gai da gure planeta suntsitzeko, izan ere, ez dugu kontuan hartzen zer erosten dugun eta zer egiten dugun erositakoarekin.
    Gaur egungo bizimoduak izugarrizko energia behar du eta honek gatazka larriak sortu ditu; esate baterako, Irakeko gerra. Gerran izugarrizko energia xahutzen da, hori dela eta, energia nuklearra sortu da eta honek sortzen duen hondakin guztiarekin mundua suntsitzen du. Hondakin hori zabortegietan edota airean bertan biltzen da eta gero eta gehiago dago.
    Guztia kate bat da, kate luze bat, baina denok ahalegin txiki bat eginez gero, egoera hobetzea egongo litzateke. Birziklatu, kontsumo maila jaitsi, zabor gutxiago lortu, energia berrerabilgarriak erabili….

  18. Julen Plazaola dio

    Gure gizartean oso arazo larria da gaur egungo kontsumoa, ezin dugu gastatu gabe bizi, eta, jakina, horrek zaborra sortzen du.
    Gero eta zabor gehiago pilatzen da zabortegietan, eta horrek naturari kalte egiten dio. Zabor horrekin zer egin pentsatzea oso gauza garrantzitsua da, bestela, egin dioguna baino kalte gehiago egingo diogu, eta hori ez zaigu komeni.
    Horrez gain, petrolioaren ordez beste energi iturri batzuk aurkitzeak interes handiagoa izan beharko luke, bestela, erregai hori agortzean gizartea noraezean geldituko da.
    Lehen esandako zaborraren arazoa konpontzeko dagoen soluzioetako bat produktuak duten plastiko hori guztia murriztea ez zen ideia txarra izango, ezta ere zabortegiak zuhaitzak dauden lekuetan eraikitzea…

  19. Guillermo Nuñez dio

    Etikaren ikuspuntutik egunero egiten diogu kalte naturari. Gehiegi kutsatzen dugu, baliabide naturalak gehiegi ari gara ustiatzen… Gutxinaka-gutxinaka ingurumena ari gara hondatzen. Nire ustez natura pixka bat gehiago zaintzen saiatu beharko genuke, bestela guk hainbeste maite dugun Ama naturarekin akabatuko dugu.
    Nahiz eta nazioartean hainbat eta hainbat itun sinatu diren gutxiago kutsatzeko eta kontsumoa jaisteko, oraindik ez da egin aldaketa garbirik. Hau guztia esan eta gero gauza bat nahi dizuet eskatu: ZAINDU EZAZUE MAITE DUZUEN HORI!!!!

  20. Ane Martinez dio

    Gure inguruan dugun gauzarik garratzitsuenetako bat ingurumena da, hau hondatzen bada, inguruan dugun guztia hondatuko da, azken batean honen menpe gaude. Askotan ematen du ez dugula zaintzen eta ez zaigula axola, uste baitugu beti hor egongo dela baina horrela jarraitzen badugu, ez dugu ondo amaituko.
    Nire ustez etxez-etxeko zabor bilketa hori ondo dago baina jakin behar dugu bakoitzak bere zaborra kontrolatzen. Munduan zehar, hainbat saiakera egin dira gutxiago kutsatzeko baina azkenean, denok gure aldetik ez badugu jartzen, ez dugu ezer lortuko. Benetan zer behar dugun jakin behar dugu.

  21. Xuban Aranbarri dio

    Mundu hau kutsaduraz betea dago eta horrela mundu honekin amaituko dugu egunen batean. Amalurra suntsitsen ari gara, bai gerren bitartez bai kutsaduraren bitartez. Kanbio klimatikoa ere garbia da gaur egun, izotza urtzen ari da. Jendea horren aurka ari da borrokatzen baino beste batzuek berriz ez dute ezertxo ere egiten. Nazioetan ere berdin ari da gertatzen, batzuk ari dira neurriak hartzen baino beste batzuek garbi utzi dute ezer ez dutela egingo.

  22. Miren Aizpuru dio

    Ekologiari begira, ideaia nagusi bat dago garbi gure inguruan, hau da, gehiegi kontsumitzen dugula eta gure zabor guztia sartuko den lekurik ez da aurkitzen. Gainera, hurrengo urteen kontsumo maila berdina izaten jarraitzen badugu, gure planeta, Lurra, suntsitu egingo genuke.
    Gure herrian, azken aldean asko aipatu den gai bat da etxez-etxeko zabor bilketa. Nire iritziz ez litzateke metodo ona izango hau, herria zikin egongo zen kalean poste handi horiek egongo balitezke.
    Pertsona bakoitzak bere kontzientzia garbi eduki dezan, bere zaborra berak kontrolatu beharku lukeela uste dut.

  23. Alazne Moreno dio

    Gaur egun, oraindik ere erabiltzen ditugu gauza batzuk ekologiari kalte egiten diotenak eta ez ditugunak erabiltzen; edo behar ditugunak, baina ez ditugunak era egokian erabiltzen. Etikak esaten du munduak ere eskubide batzuk dituela eta horiek errespetatu behar ditugula. Ekosistemek ere, batera edo bestera, bizia dute eta ez ditugu suntsitu behar. Azken batean hori suntsitzen badugu, gizakia ere suntsitzen bukatuko dugu. Nire ustez, guztiok etikoki pentsatu beharko genuke. Munduak ere eskubide batzuk ditu eta horiek errespetatuz mundu ekologikoago bat egitea komeniko litzateke eta hori egiteko, energia berriztagarriak erabiltzea ideia ona izango litzateke, adibidez.

  24. Aroa Murillo dio

    Gizakiok gehiago zaindu behar dugu planeta, zaborrarekin kutsatzen ari garena. Horrela segituz gero, gure planeta lehenago suntsituko dugu eta azkenean batere gabe geratuko gara. Hala ere, batzuk saiakerak egiten ari dira egunean edo horrelako zerbait pertsona batzuk joaten dira etxetatik etxetara eta zabor poltsa bat botatzen dute. Baina, jendeak askoz zabor gehiago sortzen duenez, beste leku ezkutu batzuetera joaten da eta bertan botatzen dute eta horrek ez digu ezertarako balio.

  25. Lara Garate dio

    Guztiok dakigun bezela gizakiok asko kontsumitzen dugu eta horrek kalte larriak eragin ditzake lurrean, nahiz eta orain ez antzeman, baina epe luzean eragina bortitza izan daiteke. Hori ez gertatzeko guztiok lan asko egin behar dugu; zabor gutxiago sortu, energi iturri berriak sortu, birziklapena erabili eta abar. Talde batzuek ere badaude ekologiaren aldekoak; Greenpeace boluntarioen taldea eta Nazioarteko Erakundeak.

  26. Sara Godoy dio

    Guk, gizakiok, asko kontsumitzen dugu, gehiegi. Eta horrek horrela jarraituz gero, ez dakit zer gertatuko den gure munduarekin, gurekin… Gaur egun zenbait arazo ekologiko ditugu, pertsona batzuei ez zaie inporta, ez dutelako ikusten zer ari den gertatzen. Baina beste batzuei inporta zaienez, gauzak egiten ari dira hori hobetzeko. Gu gaiñera, gizakiok, natura hondatzen ari gara, heiza eginez, baso landatuak eginez eta horiengatik, baso landatuetan errazago izanez suteak sortzea, suteak sortzen, eta abar. Asko kutsatzen dugu, eta hori, nire ustez, nola edo hala geldiarazi beharko genuke. Etikak eskatzen duena da, gutxi gorabehera, guztiok gure aldetik gogoa eta abar jartzea mundu hobea izateko, lanak , gauzak egiten.

  27. Iban Zubizarreta dio

    Guk , hau da, pertsonek egiten duten kontsumoa izugarrizkoa da gaur egun. Etikaren ikuspegitik begiratuta, guk kontsumitzen duguna askoz ere gehiago jaitsi beharko genuke kontsumoan. Horrenbeste fabriken, automobilen, hegazkinen… eta abarren kutsadura ere oso kaltegarria da superpopulazioarekin gertatzen den bezala.

  28. Xabier Irizar dio

    Gaur egun gehiegi kontsumitzen dugu eta gainera ez dugu nahikoa birziklatzen. Erritmo honekin mundu hau oso gaizki doa eta nahitanahiez gehiago birziklatu edo gutxiago kontsumitu behar dugu. Mundu honetan sekulako kutsadura dago eta hori txarra da. Etikaren ikuspuntutik nik uste dut birziklatzea gauza moral bat da; hau da, batzuek ez dute birziklatzen eta gaizki sentitzen dira, baino beste batzuk ez.
    Atez-ateko zabor bilketari buruz niretzat ez da metodo egokia, egokiagoa izango litzateke bakoitzak birziklatzea eta gainera, birziklatzeke ere erre egiten bada zaborra, alferrik birziklatzen da.

  29. Ainhoa Iturbe Saldaña dio

    Natura zaindu egin behar da, bizi egin behar duelako eta gizakiak horrela segitzen badugu tratatzen natura, berak ezingo du hainbeste pisu eman bere gain, eta ur baso bat lortzeko burrukatu egingo gara. Natura zaindu egin behar dugu beraregatik bizi garelako eta berak ematen digulako bizitzeko aukera, baina natura suntsitzen badugu, ezingo dugu bizi eta gizakiaren azkena izango da.
    Natura ez da guregatik bizi gu bizi gara naturatik, baina horrela segitzen badugu, ez da egongo ez naturarik ez gizakiarik. Etikak esaten du natura hobetzeko gure bizitzeko era aldatu egin behar dugula, baina gizakia prest al dago bere bizitzeko aldatzeko? Nire ustez gizakiak ezingo du bere bizitzeko era aldatu eta 50 urte barru alferrik izango da gauzak aldatzea, etikak arrazoi du gauzak aldatu egin behar dira, bestela natura eta gizakirik gabe geratuko gara.

  30. Aitor Madrazo dio

    Gizakiek ez dute ekologia zaintzen, ekologiari beti kalte egiten diegu adib kotxeen kosumoak belozidade azkarretan ibiltzen direlako eta gasolina asko erretzen da eta hola asko kutsatzen dugu. Etikak dioenez ezin diogu hainbeste kalte egin ekologiari. Energia iturri berriak aurkitu behar ditugu adibidez eguzkia; eguzkia erabilita energi bezala ez dugu ekologiari kalte egingo. Arazo handi asko daude ekologiari buruz.

  31. Josu Joaristi dio

    2012ko egoera ez da oso ona, gero eta kontsumo handiagoa dago eta ekologiak gero eta eragin handiagoa du.
    Gizakiok ez du kontrolatzen kontsumoa eta hori etikoki gaizki dago, etikak kontsumoa kontrolatzea esakatzen du eta ahalik eta desagertzear dagoen materialak gutxiago erabiltzea edo material berriak sortzea eskatzen du eta energia iturriekin berdin.

  32. Jon Urresti dio

    Etikak ekologiaren aurrean ere badu zerikusia. Hainbat iritzi daude gai honekin lotuta. Ekologia naturarekin lotuta dago baina gehien bat gizakiarekin. Ekologiak ondo funtzinatzen du, gizakiak bere eguneroko bizitzan hijiene aldetik zaitzen badu (Zaborrak berziklatuz, erosketak egiterakoan produktu ekologikoak oinarritzat hartuz…) , eta industriak lan baldintzak egokiak baldin baditu (Industrietako zabor guztia berziklatuz, industrietako zaborrak ibaietara ez jaurtitzen …) . Bestalde hiri haundietan industriarengatik eta jende kopuruarengatik ekologiaren kausa larrienetarako bat da.
    Nik iritzi garbi bat daukat ekologiaren aldetik, ekologia gizakiaren esku dagoela eta horregatik gizakiak ari dira Euskal Herrian “etxez-etxe” funtzioarekin bat egiten. Hau da, zaborra etxez-etxe jasotzea.

  33. Laura Astigarraga dio

    Nire ustez, gizakiok ez gara jabetzen egiten dugun gehiegizko kontsumoarekin. Alde batetik, ondo dago, aurrerapenei eta teknologiari bere zukua ateratzea, baina horrek ez gaitu eraman behar natura zapuztera edo azken batean, planeta hondatzera. Honekin bat eginda, Seattle buruzagiak, 1954. urtean, gutun bat idatzi zuen esanez, ez garela lurraren jabe eta ezin dugula erosi. Baita ere dio, natura sakratua dela eta lurra suntsitu ezkero, gizakion etorkizuna ere, suntsitu egin zitekeela.

  34. Nerea Pinto Ayerdi dio

    Dena irakurri ondoren konturatu naiz asko kontsumitzen dugula eta ingurumenarentzat ez dela ona. Ezin dugu nahi duguna egin, gu ez garelako planetaren jabeak. Naturak bere eskubideak ditu eta guk zaindu beharrezkoak dira, suntsitzea nahi ez badugu.
    Gaur egun, bizitzeko energia ugari behar dugu eta horrek ondorio ugari ekar ditzake. Adibidez, zabor asko sortzea. Hau ez gertatzeko, gutxiago kontsumitu eta sortu beharko genuke eta garrantzitsuena , birziklatzea izango zen.
    Hau guztia ez badugu egiten edo kontsumoa ez badugu murrizten, ondorioak etorriko dira. Hala nola, kutsaduraren gorakada, baso gehiago soiltzea…

  35. Lierni Arrieta dio

    Gizakiok asko kontsumitzen dugu, eta horren erruz ekologiari kalte asko egiten diogu. Etikaren ustez asko gutxiago kontsumitu beharko genukeen eta beste material batzuk erabili. Ekologiak kalte asko edukitzea gure mundua dagoena baino okerrago jartzearen eragina izan liteke. Hori hobetzeko hobekuntzak egitea ez zen gaizki egongo.

  36. Estanis Eizaguirre dio

    Ekologiaren etikak neurrizko kontsumoa eskatzen du eta nahiz eta guk pentsatu lurraren jabeak garela eta nahi duguna egin dezakegula, hori ez da egia. Gu lurraren zati garenez errespetatu egin behar dugu. Lurrari egiten diogun kaltea gure buruari egiten ari garelako, adibidez: kutsadura, deforestazioa eta abar. Horregatik materialak berrerabiltzen eta energia iturri berriak aurkitzen saiatu behar dugu.

  37. uxue zuazolazigorraga dio

    Gizakiok gehiegi kontsumiten dugu eta etikak esaten duenez kontsumo hori guztia jaitsi egin behar dugula, horretarako beste produktu batzuengandik ordeztu behar ditugula. Munduan kutsadura gero eta handiagoa da hori txikiagotu beharra dago ekologiari kalterik ez egiteko.

  38. Maite Oteiza dio

    Pertsonak gehiegi kontsumitzen dute eta horrek ekologiari kalte haundia egiten dio. Etikak dio gutxiago kontsumitzea ondo dagoela eta hori egin behar dela. Gutxiago kontsumitzeko forma batzuk daude, adibidez, eguzkiaren energia…

Utzi erantzuna Miren Aizpuru(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude