Feminismoa aztertzen … (dbh4)

Gure gizarteak emakumearen eskubideen aldeko borroka luze baten emaitzak jaso ditu … Aurrerapen handia egin da gizonezkoa eta emakumearen arteko eskubide berdintasunaren alorrean … Izan ere, emakume eta gizonezkook  giza duintasun berdina dugu.Historian zehar emakumeak jasan izan duen zapalkuntza ezin da onartu. Oraindik ere egoerak asko alda daitezke, munduko zein tokitan eta zein kulturetan bizi garen,…  Gure kulturan feminismoak ekarpen handiak egin ditu, egoerak zer hobetu asko dituen arren.

Atxikitako apunteetan ( Feminismoa ), feminismoaren deskribapena eta historia laburra dituzu eskura, eta hainbat emakume ospetsuren irudiak ere bai: batzuk feministak, beste batzuk emakume ospetsuak, besterik gabe.

Hona hemen zure lana:

1. Atxikitako apunteak ondo irakurri, goitik behera, dena ulertzen saiatuz …

2. Blogean idatzi iruzkin labur bat:  Horretarako apunteetan irakurritako punturen bat hartu behar duzu; gehien interesatu zaizuna. agian. Ondoren, zure hitzekin, zati horretako mezurik garrantzitsuena adierazi edo laburtu behar duzu (ezin da beste inoren testu bat “kopiatu eta itsatsi”). Jarraian zure iritzia eskain behar duzu, argumentu edo arrazoiak erabiliz, edota kasu bat kontatuz … Denera 6-7 lerro izan daitezke.

Geroago etorriko da beste lan bat, koadernoan, eskuz, … Feminismoan nabarmendu den emakume ospetsu bati buruzko erredakzioa. Orain aprobetxa dezakezu informazioa bildu eta gordetzeko.

Eutsi goiari!!

Mila esker.

Iruzkinak

  1. Joseba Lizarralde dio

    Gaur egun feminismoa oso orokortua dago eta nahiz eta zenbait erakunde izan, oraindik ere ez diote jaramon askorik egiten zenbait lurraldetan eta erlijiotan. Diskriminazioa lotsagarria iruditzen zait eta gainera emakumeen alde egiteko zenbait erakunde (Emakunde) izatea oso ongi iruditzeaz gain, beharrezkoa iruditzen zait. Zenbait erlijiotan emakumeak oso gaizki ikusiak daude eta honek aldaketa bat behar du ahal den azkarren. Bestalde, feminismoan ere maila ezberdinak daude, alde batetik, emakume batzuek berdintasuna nahi dute baina beste batzuek, aldiz, gizonezkoa ezertarako ere ez dute nahi. Laburbilduz, emakumea errespetatu egin behar da, baina baita gizonezkoa ere.

  2. Maren Alberdi dio

    Testutik gehien harritu nauena da, toki batzuetan hain garatua egotea feminismoa eta emakumeen eskubideak eta, aldiz, beste batzuetan emakumeek ez dutela batere eskubiderik eta ez dela feminismoaren alde borrokatzen. Adibidez, musulman kulturako herrialde batzuetan emakumeak gaizki ikusiak daude, gutxietsiak. Gizonen ustetan ez baitute ezertarako balio, bakarrik etxeko lanak egin eta umeak zaintzeko, ahulak, ezinduak eta balio gabeak dira. Horren ondorioz, beloa janztea derrigorra dute, gizon bakarra eduki dezakete… Gizonek aldiz, era guztietako gauzak egin ditzakete, gizonak emakumeen aldean ondo ikusiak baitaude, lanak egiteko, askatasuna izateko… eta emakumeek errespetua zor diete. Hori dela eta, emakume bat edo gehiago izan ditzakete, eskubide gehiago dituzte…
    Nire iritziz, egoera hau lotsagarria da gaur egun, emakumeek gizonak bezain beste balio baitute, bai lanetarako eta gauza guztietarako. Baita ere, eskubide berdinak dituzte eta nire iritziz, emakumeak gizonak egin ditzaketen gauza guztiak egiteko eskubidea dute. Adibidez: Kalera irten, lan postu bat eduki…

  3. Julen Alberdi dio

    Testuaren arabera, orain dela urte asko sortu zen feminismo mugimendua asko garatua dago munduko ia herrialde geihenetan, baina hala ere beste herrialde batzuetan emakumeek ez dute eskubiderik eta gizonen mende bizi dira. Adibidez, musulman pentsamoldea dagoen herrialdeetan, emakumeek etxeetan bizi dira bertako lanak egiten eta umeak zaintzen, eskubiderik gabe eta kalera irteteko buruko tapaki bat jantzi behar dute. Nire iritziz, pertsona guztiak berdinak izan beharko genuke eta guztiok nahi duguna egiteko askatasuna eduki beharko genuke.

  4. Ainhoa Arambarri dio

    Testua irakurri dut eta, egia esan, asko harritu nau. Antzematen da herrialdeen arabera leku batzuetan emakumeen eskubideak garatuak edo behintzat egonkortuak daudela eta beste herrialdeetan ez. Beste herrialdeetan berriz, emakumeek ez dute batere eskubiderik. Adibidez, musulman lurralde batzuetan emakumeak gaixki ikusiak daude eta beraien lana bakarrik etxean egotea eta umeak zaintzea da.
    Baita ere, beloa janstera derrigortuak daude eta gizon bakarra eduki dezakete. Gizonek berriz, ondo ikusiak daude, lana egin dezakete, ASKATASUNA dute eta emakumeek errespetuz tratatu behar dituzte, emakume BAT BAINO GEHIAGO izan ditzakete.
    Nire ustez oraindik ere herrialde batzuetan horrelakorik izatea lotsagarria da. Nire ustez, gizon bai emakumeek eskubide berberak izan ditzakegu. Nik uste, neskak ez garela mutilak baino gutxiago.

  5. Elena Zubizarreta dio

    Gaur egun feminismoa oso garatuta dago baina hala ere toki batzuetan oraindik ez dira emakumeen eskubideak onartzen eta gutxitzat dituzte, adibidez musulman kultureko lurraldetan. Toki batzuetan emakumeen zeregina etxean egon, umeak zaitu eta gizona ondo edukitzea da eta hori niri ez zait batere ondo iruditzen, emakumeak hori baino askoz gehiago balio dugu. Niri diskriminazioa egotea lotsagarria iruditzen zait eta oso ondo dagoela horren aurkako erankundeak egote,a diskriminazio hori jasotzen dutenei laguntzeko.

  6. Mireia Olariaga dio

    Gaur egun feminismoa ez dago oso orokortuta, izan ere, Pakistanen, Palestinan eta horrelako tokietan ez dago batere finkaturik. Senarrek ez bait diete usten bere emazteei kalera irtetzen ezta etxean ez den beste toki batean lan egiten.
    Nahiz eta borroka handia egin feminismoa finkatzeko, oraindik ere zati handi bat falta da. Hori lortzeko erakunde dezente egin dituzte, horietako bat Emakunde.
    Nire ustez, emakumeak gizonak bezainbesteko eskubideak dituzte lan berdinak egiteko. Orain arte emakumeak ezin izaten zuen horrelako lanetan egon.

  7. Xuban Aranbarri dio

    Gehien harritu nauena da munduko toki askotan feminismoa garatuta dagoela, eta gizonek ta emakumeek eskubide berdinak dituztela, baino beste erlijio, kultura edo tribuetan emakumeak guztiz zapalduta daude oraindik eta ez dute gizonen zeregein edo eskubide berdinak. Hori burrukatzeko erakunde batzuk sortuak daude eta lanean diardute emakumeen eskubideen alde, adibidiez EMAKUNDE erakundea!
    Gure gizartean ere jada ez hainbeste baino oraindik pixka bat aparte dago emakumea, mutilen ligan miloika kobratzen dute futbolariek, neskek berriz gutxik bizi ahal izango dute futbolean irabazten dutenarekin, eta hori ez bakarrik futbolean beste lan askotan ere emakumeei gutxiago ordaintzen zaie. Eskubideak teorikaki igualak dira , eta betebeharrak ere igualak dira.

  8. Uxue Zuazolazigorraga dio

    Eskubide berdinak ditugula desberdinak izan arren esaten da, baina gero ez da horrela izaten askotan, ezberdin tratatzen baita emakume bat gizonezko batekin konparatuta. Toki askotan emakumeak eskubide asko gizonezkoen berdinak dituzte baina beste toki askotan ez. Garai batean emakumeak ezin izaten zuten etxetik irten, bertan lan egiteko bakarrik izaten zirelako, gaur egun kanpoan lan egiten badute lan emakumeek lan zehatz batzuetan egiten dute. Honekin esan daitekeena da emakumeak ez daudela gizonen maila berdinean eta egoera hori aldatu egin behar dela. gaur egun emakumeak eskubide gehiago izan arren, toki askotan maila baxuagoan dagoela ematen du, eta hori ez da horrela.

  9. Leire Elorza dio

    Testu honetatik nire ustez garrantzitsuena boto eskubidea izatea da, horrela gizon eta emakumeak egoera antzekoan geratzen dira. Eskubide hau Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean ezarri zen Mendebaldeko herrialde industrializatu gehienetan. Momentu horretan emakumeek eskubide garrantzitsu bat lortu zuten, beraien iritzia kontuan hartzea.
    Nire ustez, eskubide hau oso garrantzitsua da. Eskubide honekin batera emakumeak gutxiengo batean errespetatzea dakar, beraiei beraien eskubideak ematea herrialde bateko biztanleak diren momentutik, beraiek parte hartzen baitute beraien herri edo herrialdeko presidentea autatzeko orduan.

  10. Itxaro Iraeta dio

    Gaur egun toki batzuetan ez dago errespeturik emakumeengana. Hori, oso gaizki iruditzen zait, nire ustez, emakumeak gizonezkoen eskubide berdinak izan beharko lituzke. Gauza berdinak egiteko eskubidea, lan berdina egiteko eskubidea, askatasun aldetik ere bai.
    Beste toki batzuetan feminismoaren alde asko borrokatzen da eta horrelako gauzak egitea oso ondo iruditzen zait, lortu nahi den gauza batengatik borrokatzea. Honen alde egiteko testuan jartzen duen bezala hainbat erakunde daude.
    Egia da gizonezkoa eta emakumezkoa ez direla berdinak gorputz aldetik eta baita psikologia aldetik ere. Baina horrek ez du esan nahi ez dutenik duintasun eta eskubide berdina eduki behar. Testuan jartzen duen bezala lehenengo gauza lortu nahi zutena boto eskubidea lortzea zen, hori lortuz gero errazago bultza zitzaketen gobernuak eta alderdi politikoak emakumeen egoera hobetzera.

  11. Maria Garate dio

    Feminismoa geroz eta garatuago dago munduan, zorionez, nahiz eta leku batzuetan ia ezagutu ere egiten ez duten arren. Esaterako musulman kulturako zenbait herrialde ez daude oso garatuak alde horretatik, guztien kasua ez bada ere, zenbaitetan emakumeak gutxiagotzat dituzte, ondorioz, ez dituzte eskubide berak. Hori garbi ikusten da politikan edo hezkuntzan, emakumeek ezin dutelako ez botorik eman, ezta gobernu edo estatuko parte izan. Hezkuntzari dagokionez, berriz, emakumeak normalean ez dira joaten eskolara herrialde horietan, gizonek agintzen dutelako eta haientzat ez dutelako ezertarako balio, umeak zaindu, etxea garbitu eta senarra ongi zaintzeko besterik.
    Guzti honi aurre egiteko eta horrenbesteko matxismorik ez dagoen herrialdeek horrela jarrai dezaten bermatzeko zenbait erakunde daude antolatuak, esaterako Emakunde. Erakunde hauen lana oso garrantzitsua da, feminismoa garatzen jarraitzeko eta matxismoa deuseztatzeko.
    Nire iritziz, horrelako erakundeak jarraitu behar dute, ez da normala XXI. mendean horrela pentsatzen duen jendea egotea, ezta norbaitek beste norbait baino gehiago dela pentsatzea sexu diskriminazioaren ondorioz. Baina pertsona horiekin lan handia dago egiteko, beraien kultura horrelakoa delako eta oso zaila pentsamendua aldatzea, denbora asko beharko da.

  12. Mikel Lizarralde dio

    Urte hauek guztiotan izan den arazo nagusia dudarik gabe, emakumeek jasan duten egoera gogorra izan da. Baina esan beharra dago aspalditik hona izugarrizko hobekuntza egin du, baina hala ere beraien egoera leku askotan gehiago hobetu daiteke. Historian izan dire mugimenduak emakumeen alde:
    Lehen emakume mugimenduak Frantziako iraultzaren ondoren hasi ziren, 1791. urtean. Mary Wollstonecraftek “Emakumeen Eskubideen Aldarrikapenak” izeneko liburu bat idatzi zuen 1792. urtean. Euskadin emakumeen politika eskubidea azkar hasi zen 1932. urtean emakumeek botoa emateko eskubidea lortu zuten. Gero Emakume Abertzaleen elkartea sortu zuen han Dolores Ibarrurik oso lan handia egin zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitzean berriro hobetzen hasi zen emakumeen egoera.
    Laburbilduz emakumeen egoera asko hobetu da azkeneko urte hauetan, baina oraindik egiteko asko dago, leku askotako emakumeek gure laguntza behar dute…

  13. Julen Plazaola dio

    Gehien interesatu zaidan puntua feminismo erradikalarena izan da, beraiek lesbianismoaren alde daude, izan ere, talde horretako askori gizonezkoek nazka ematen diete.
    Gainera, askok feminazi deitzen diete, eta hauen ikurra nesken generoaren ikurra barruan esbastika bat duela da, hauek gizonezkoen aurka daude.
    NIre ustez, feminismoa ongi dago neurri batean, baina pasatu gabe, ongi ikusita dago, baina era berean feminismoak emakumeak babesten dituen bezala mutilek beraien generoa babestuz gero “matxista”tzat hartzen dituzten, eta hori ez dago ondo.

  14. Cecilia Madrid dio

    Interesgarrien iruditu zaidan puntua emakumearen egoera kultura musulmanean da. Ez da batere bidezkoa eta guztiz ados nago emakumeak edozein rol izan dezakela gizartean. Gizonek emakumeek baino dohain gehiago eta hobeagoak dituztela eta emakumeak ahulagoak eta gutxiago balio dutela esan izan da mendeetan zehar, eta hori ez da horrela. Emakumeek zein gizonek dohain berberak dituzte eta batzuk besteak baino hobeagoak izan arren denok eskubide berberak ditugu.
    Ni guztiz alde nago feminismoarekin eta ez zait batere ondo iruditzen emakumeak gutxiago izango balira bezela tratatzea, ez da eta horrela.

  15. Ane Martinez dio

    Apunteak irakurri ondoren gehien harritu nauena feminismoaren desoreka da. Lurralde batzuetan feminismoa oso garatuta dago eta emakumeen eskubideen alde gauza asko egiten dituzte, baina beste herrialde batzuetan, Marokon, Arabian… Herrialde hauetan, emakumeek ez dute batere eskubiderik eta eguna gizonaren mende pasatu behar dute eta ez da batere justua, pertsona denok eduki beharko genituzte eskubide eta betebehar berdinak mundu osoan zehar, bai herri musulmanetan bai kristauetan, juduetan… Jendeak esaten du emakumeak ahulagoak garela, baina gizonezkoak ere badiztuzte beren ahuleziak. Gauza askotarako emakumea hobea izango da eta beste gauza batzuetan gizona.
    Nire ustez, egora honek ez du zentzurik. Denok gure aldetik jartzen badugu egoera honi buelta eman diezaiokegu eta denok eskubide berdinak izan, egoera hau lotsagarria baita.

  16. Maite Lizarazu dio

    Egia da feminismoaren mugimendua asko garatu dela mundu osoan zehar. Izan ere, boto eskubidea, lan baldintza berdinak… lortu dira. Beste herrialde batzuetan berriz, oraindik, emakumeek ez dute inolako eskubiderik eta gainera gutxietsitzat hartzen dira. Etxea zaintzeko eta gizona gustura edukitzeko “erabiltzen” dituzte.
    Nire ustez, gaur egun horrelako egoera bat izatea lotsagarria da. Erakunde asko daude honen alde lana egiten dutenak eta hauek herrialde guztietarako egin beharko lukete lan. Izan ere, mugimendu hau garatu gabeko herrialdeak, gehienbat, hirugarren munduko herrialdeak dira.
    Bestalde, pertsona garen momentutik guztiok duintasun eta eskubide berdinak izan beharko genituzke, guztiak berdinak baikara, pertsonak.

  17. Xabier Soraluce dio

    Bigarren mundu gerra amaitu zenean emakumeek boto eskubidea lortu zuten.
    Ni emakumeen alde ez banago ere beraien kontra ere ez nago. Niri oso ondo iruditzen zait biok eskubide berberak izatea eta emakumeak gutxiagotzat ez hartzea.
    Gaur egun, feminismoa nahiko garatuta dago munduko leku askotan baina beste leku batzuetan berriz garatu gabe dago. Esate baterako, musulmanen erlijioan batere garatu gabe dago feminismoa. Beraiek oraindik pentsatzen dute emakumeek etxean egon behar dutela eta gizonen mende egon behar dutela beti beraiei bazkaria prestatzen edo behar dutena ematen. Baina orain beste emakumeak independizatu egin dira eta orain gaur egungo emakume modernoa lanera joaten da egunero eta elkarlanean aritzen dira etxeko edozein lanetan.

  18. Oihana Uria dio

    Gaur egun, feminismoa nahiko garatua dago baina ez da leku guztietara iristen. Adibidez musulmanak ez dituzte emakumeen eskubideak onartzen eta beloa edo burka erabiltzera derrigortuta daude. Nire ustez hori ez dago ondo, bakoitzak nahi duen bezala jantzi behar du edo nahi duenean egin dezake, ez bere gizonak agintzen diona. Eta gizonak egin ditzakeen gauzak adibidez botoa eman edo lan egin etxetik kanpo eta ez etxean sartuta umeak zaintzen eta bazkaria prestatzen.

  19. Lorea Resa dio

    Orain dela urte batzuk, feminismoa zegoen hau da, gizarte zibilean sortutako mugimendua da, emakumearen emantzipazioaren alde, emakumeak emakume izateagatik diskriminatu dituzte.
    Gaur egun femismoa ere badago baina lehen baino gutxiago. Zenbait lekuetan emakumeak beraien elkarteak sortu dituzte lan baldintzak berdintzeko, hezkuntza ez-sexista lortzeko,hizkera sexista ezabatzeko, lan munduan dagoen sexu-jazarpena desagerrarazteko,
    izateko…
    Batzarrak ere antolatzen dira, emakumearen arazoei buruz eztabaidatzeko.

  20. Guillermo Nuñez dio

    Gaur egun feminismoa oso mugimendu garrantzitsua da. Nahiz eta lehen ez zituzten gauza asko lortu dituzten (boto eskubidea, etxetik kanpo lan egitea…) oraindik ere borrokan ari dira lan baldintza hobeak lortzeko.
    Arlo askotan emakumeak ez du izan esperientzia asko historian zehar, adibidez: filosofian, kristau teologian… Baina azkeneko urte hauetan mugimendu feminista asko handitu da arlo hauetan, eta hainbat emakume nabarmendu dira bereziki hala nola, Carol Pateman. Hau oso garrantzitsua iruditzen zait, mugimendu feministaren gorakadak gauza asko ekarriko dizkigu oraindik urte hauetan, emakumeak mundua krisitik irtetzeko eginkizun garrantzitsua duela uste dut.

  21. Ainhoa Iturbe dio

    Nire iritziz emakumeak beti egon dira diskriminatuta, baina beti ordea firme mantendu dira. Emakumeak beti zapalduta egon dira gizartean, leku guztietatik begiratu arren emakumea beti egon da gizona baino maila baxuago batean.
    Eta zergatik diskriminatzen dituzte emakumeak? Gizonak emakumeak baino gehiago al dira? Emakumea beti egon da behean, baina nire ustez erlijioak egin digu min gehien, erlijioak emakumeak etxean jartzen dituelako, umeak zaintzen eta gizonari faboreak egiten. Justua al da?
    Zergatik diskriminatzen gaituzte?

  22. Aroa Murillo dio

    Emakumea eta gizona ez dira berdinak ez, baina horregatik ez dira discriminatu edo gutxiago balira bezala tratatu behar.
    Neska batek, Olympek, nesken eskubideak gizonezkoen parekoak ipini zituen Frantziako Asanblean.
    Nire ustez oso ongi egin zuten, zergatik guztiok eduki behar genituen eskubide berdinak, emakumeak ez garelako gizonak baino gutxiago, baizik eta berdinak. Gero ere emakumeak ez zituzten diskriminatu behar, azkenean denok berdinak baikara, eta ez delako justua. Txarrena, oraindik nire ustez neskak eta mutilak ez ditugu eskubide berdinak, oso antzekoak dira, baina kasu batzuetan ez ditugu. Eta hori ez da justua.

  23. Josu Joaristi dio

    Feminismoa ez da gaur egungo mugimendu zibil bat, baizik eta, duela urte asko sortu zen mugimendu bat. Mugimendu honetan emakumek beraien eskubide eta betebeharren alde burrukatu zuten eta deskriminazioa baztertzearen aldeko lan gogorrak egin zituzten, baita ere sufritu beharra izan zuten.
    Femininismoaren ideiarik garrantzitzuena emakumek ez sufritzea da, eta baztertuta ez egotea.
    Emakume askok lan garrantzitzuak egin dituzte feminismoaren alde eta horregatik garrantzi handia lortu dute. Ordea hala ere mehatxu asko eta turtura asko jasan behar izan zuten. Guzti horren ondorioz feminismoak indar aldia lortu du.

  24. Xabier Irizar dio

    Nire ustez, pixkanaka gaur egun ari da hobetzen EMAKUNDE eta horrelako erakundeekin, baina oraindik asko falta da. Izan ere, ia egunero entzuten dugu eraso sexista bat izan dela eta ia gehienetan neskak izaten dira biktimak. Horrelako gaiak entzunda ematen du gizonei ez zaiela axola neska horien bizitza, baina gero ohartzen gara mundu honetan izugarrizko garrantzia dutela neskek. Gai honi buruz galdera asko etortzen zaizkit burura:
    NOLA sortu zen diskriminazio hau? NORK sortu zuen? NOIZ amaituko da? ZER egiten dute gobernuek hau amaitzeko?

  25. Miren Aizpuru dio

    Feminismoari buruzko nire iritzia oso garbia da, argi daukat emakumeak bai gizonezkoak berdinak ez izan arrez, biak gizakiak direla eta eskubide eta betebehar berak dituztela.
    Gaur egun Feminismoa gero eta gehiago zabaltzen hari den mugimendu bat da. Honek hainbat kausa ezberdin ditu, baina denak helburu berarekin. Hasiera batean testuak dionez lan baldintza eta ikasketa ez-sexistak bultzatzen ditu mugimendu honek. Denok dakigun bezala, emakumeak lan ugari egin behar izaten ditu bai etxean eta bai kalean ere eta gainera ez dira berdin baloratzen.
    Bizi osoan gizonezkoak jardun duten arloetara ere zabaldu da gaur egun feminismoa, adibidez filosofiara edo teologiara. Horrez gain, aipatu nahiko nuke mundu batzarrak antolatzen hasi zirela emakumeak berauen egoera aldatzeko asmotan.
    Laburbilduz, emakumeak eta bai gizonezkoak berdinak dira biek baitituzte giza-eskubideak.

  26. Iban Zubizarreta Uria dio

    Euskadin 1932. urtean onartu zen emakumeen boto eskubidea. Aurreragotik, ez zeukaten emakumeek beraien herrialdeko alderdi gustukoena botatzeko eskubidea edo aukera. Hori, 1922an hasi ziren horren aurka protestatzen Emakumeen Aldeko Batzar Abertzale talde bat. Geroago, emakumezko buruzagi komunista batek, Dolores Ibarruri “Pasionaria” izenekoak, eragin handia izan zuen politikan eta langileen mugimenduan.
    Nire ikuspuntutik, emakumezko eta gizonezko denek eskubide eta askatasun berdinak eduki behar zituzten aurreko urteetan eta baita gaur egun ere. Hori lotsagarria zen, emakumeak zirelako ezin zuten lana egin, beraien soldata kobratuta eta ezta ere boto eskubidea izatea.

  27. Aitor Madrazo dio

    Testu horiek irakurri eta gero gehien harritu nauena emakumeek eta gizonezkoen artean dagoen injustizia handia da. Gorpuzkeraz desberdinak izateagatik lan kontuetan, politikan…. Ezaugarri berdinak ez dituzte eta denak dira gizaki bizidunak eta eskubide berdinak izan behar dituzte. Azkenengo urteetan gauzak asko aldatzen ari dira, emakumeak eskubide geiago lortzen ari dira, berdintasunaren aldeko ekimenengatik. Baina oraindik zenbait lanetan ez dute berdin kobratzen, lan berdina eginda. Feminismoaren alde egin eta guztiok batera berdintasuna lortuko dugu.

  28. Alazne Moreno dio

    Apunteak irakurri ondoren, konturatu naiz oso desorekatuta dagoela feminismoa munduan. Badira herrialde batzuetako neskak beste herrialdeetakoak baina askoz ere okerrago bizi direnak eta hori ez da batere ona gizartearentzat. Askotan gizonezkoak pentsatzen du emakumea baina hobea dela zenbait herrialdeetan. Gainera, gobernuak ezarrita bezala dauka mutilak hobeak direla zenbait alorretan. Berak egiten du lana eta emakumea, berriz, etxean geratzen da, umeak zaintzen edo bertako lanak egiten, gizartean parte askorik hartu gabe ere.
    Niri iritziz gizonezkoak hobeak diren ideia horrek gizartetik desagertu egin beharko luke. Agian zenbait alorretan gizonezkoak hobeak dira, baina badira emakumeak ere oso onak diren alorrak, askotan mutilak baina hobeak. Beraz, uste dut azkenean badela garaia emakumeak duen garrantzia erakusteko. Ea matxismoa desagertzen joaten den, feminismoari esker, baina beti ere, feminismoak poliki poliki joan behar du, agresibitatea erabili gabe.

  29. Sara Godoy dio

    Betidanik, emakumeak gizonak baino gutxiago ikusi dira. Baina, orain, gauzak aldatzen joan dira eta emakumeak hobeto bizi dira, eta gehiago errespetatzen dira.
    Nik badakit lanean emakumeak gizonak baino diru gutxiago jasotzen dutela, eta hori ez zait ondo iruditzen. Emakumeak lan egiten dute etxean eta lanean. Gizonak ere egongo dira hori egiten dutenak, baina emakumeak dira gehienak.

  30. Jon Urresti dio

    Mundon osoan feminismoa zabalduta dagoela eta, egoerei aurre egiteko erakunde asko eta asko sortu dira. Euskal Herrian ere badaude erakunde bat edo beste, horietako bat “Emakunde”. Gainera badaude zentro edo talde batzuk hainbat helbururekin: Politika helburuekin, prestakuntzan … Taldeetako bat, Bagabiltza taldeak edo Emakumea Sustatzeko Zentroak.
    Mundu osoan iritzi asko daude Feminismoaren inguruan, batzuk aldekoak, beste batzuk kontrakoak. Gaur egun jende asko dago feminismoaren aldeko, neu ere bat nator. Batez ere emakumeak jaso zituen tratu txarrak historian geratu direlako eta ezin dira kausa horiek hain erraz ahaztu. Adibidez: Lehen Mundu gerran emakumeak jaso zituzten diskriminazioak, emakumeen lan arazoak ez daude batere defendatuta, eta ahaztu ezin diren gauza asko.

  31. Lara Garate dio

    Argi geratu da, emakumeek izugarrizko lanak egin dituztela orain dauden tokira iristeko; manifestazioak, ibilaldiak… Eta bereziki borrokatu dute gizonezkoak baino gutxiago ez izateko.
    Gehien harritzen nauena da, emakumeek musulman munduan duten garrantzia, hau da, zero, ez dute batere garrantzirik gizarte horretan.
    Gizarte honek emakumeak eta gizonezkoak dituen ohiko funtzioak aldarrikatzen ditu; gizonek: arrazionaltasuna, trebetasun teknikoa… eta emakumeek: irrazionaltasuna, ahultasuna, jasankortasuna…
    Azken finean, emakumek beraien eskubideak defendatzen jarraitzen dute eta horrela jarraituz, gauza asko lortuko dituzte.

  32. Nerea Pinto Ayerdi dio

    Lehenengo mugimendu feministak emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eta boto-eskubidea lortzeko izan ziren, horrela aurrera pauso handia lortuko baitzuten. Euskadin adibidez, 1922an, Emakume Abertzaleen Batza sortu zen eta 1988an “Emakunde” elkartea. Hortik aurrera emakume-elkarte ugari sortu dira eta Bigarren Mundu Gerra ondoren, boto eskubidea lortu eta diskriminazioa gutxiagotzen joan zen.
    Gaur egun, talde hauek lan gogorra egiten ari dira emakumeak eta gizonezkoak berdinak izan daitezen hezkuntzan, lanean… Baita ere, emakumeak tratu txarrik ez jasateko. Hau guztia lortzeko, erakunde hauek egiten duten lana izugarrizkoa da, emakumeei aurrera egiten lagundu nahi baitiete.
    Beste egoera bat, emakume musulmanena da. Beloa erabili eta gizonen menpe bizi behar dute legeak horixe esaten duelako. Eta non daude emakume horien eskubideak? Eta duintasuna?
    Nik uste dut, leku gehienetan, antzinako egoera eta gaurkoa asko aldatu dela, baina ez horregatik, ezin dugu etsi eta dena galdutzat eman. Horregatik elkarteak eta guk lortu behar duguna da, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko ezberdintasunak amaitzea eta denok eskubide eta duintasun berbera izatea.

  33. Lierni Arrieta dio

    Feminismoaren aldeko talde ezberdinak sortu dituzte, adibidez : lan baldintza berdinak izateko, hezkuntza ez-sexista lortzeko, emakume bananduei, tratu txarrak jasan dituztenei eta baliabiderik ez dutenei legezko laguntza eta babesa emateko.
    Mundu osoan feminismoa zabalduta dago. Feminismoari buruz daukadan iritzia oso sinplea da. Gizonek emakumeak diskriminatzen gaituzte, ahulagoak omen gara, ez omen dugu balio beraiek egiten dituzten gauzetarako. Gauza hoien ondorioz asko sufriarazten digute. Maltratu psikiko eta psikologiko asko jasan ditugu… Baina, orain, gauzak aldatzen joan dira eta emakumeak hobeto bizi dira, eta gehiago errespetatzen dira.

  34. Laura Astigarraga dio

    Gehien harritu nauen testuaren zatia, gaur egungo feminismoari erreferentzia egiten diona da. Talde feministek, gogor egiten dute lan, emakume guztiok, lan baldintza berdinak edukitzeko, hezkuntza ez-sexista lortzeko eta baliabiderik ez dutenei legezko laguntza eta babesa emateko.
    Feminismoa, baita ere, batez ere gizonezkoentzat ziren arloetara zabaldu zen. Adibidez, teologiara edo filosofiara. Baita ere, mundu-batzarrak egiten hasi ziren emakumeen arazoei buruz eztabaidatzeko.
    Hala ere, nire ustez, nahiz eta feminista talde hauek lan ikaragarria egin, badaude oraindik hainbat gauza hobetzeko eta praktikan jartzeko. Adibidez, hainbat lantegitan, emakumeak, nekez hartzen dituzte lanerako, buruan sartuta dugulako, emakumeak fisikoki ezin dutela gizonak bezainbeste indar. Horregatik, nire mezua, pentsamoldeak aldatzeko izango litzateke; emakumeek merezi duten bezainbesteko errespetua jaso dezaten.

  35. Azul Ayuso dio

    El punto que mas me interesa es este: Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, emakumeen boto-eskubidea errealitatea zen Mendebaldean, diskriminazio juridikoak desagertuta zeuden ia herrialde industrializatu gehienetan, eta beraz, XIX. mendeko feminismoaren aldarrikapen nagusiak lortuta zeuden.
    Las mujeres eran consideradas tan inferiores, que ni siquiera podían decidir sobre quién quería que gobernara. Por desgracia, todavía hay lugares en los que las mujeres no pueden votar, y eso tendría que cambiar, porque las muejres son iguales a los hombres.

  36. Maite Oteiza dio

    Emakumeen eskubideak urte hauetan asko garatu dira, baina hala ere teorian berdinak izan arren praktikan oso desberdin tratatzen ditugu. Egia da, boto eskubidea, etxetik kanpo lan egiteko eskubidea…
    Nire ustez, emakumeen eskubideak oraindik asko landu behar dira eta horretarako badaude erakunde batzuk, adibidez, emakunde.
    Hala ere, gehien harritu nauena feminismoa zein gutxi garatuta dagoen herrialde batzuetan, adibidez, Marokon, Arabian…

  37. Estanis Eizaguirre dio

    Ni gehien harritu nauen zatia, emakumeen boto eskubidea hain berria izatea da. Ez nuen uste emakumeen boto eskubideak laurogei urte bakarrik edukiko zituenik. Textu honen mezurik garrantzitsuena feminismoa oso mugimendu berria dela da eta nahiz eta gauza asko egin diren arren emakumeen egoera hobetzeko, oraindik beste asko daude egiteko, adibidez: emakumeek soldata txikiagoa dutela gizonek baino.

  38. Khadija Hajji dio

    Top arritzen me, some countries such as the existence of machismo. After fighting so many women for so many years, we have rights, women are treated as if they were less threatened and culture continue to be a shame. We are all equal in the end .

Utzi erantzuna Julen Alberdi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude