“Peregrinos – Saint Jackes… La Mecque” pelikula ikusi dugu. Coline Serrau zuzendari frantziarrak 2005ean eginiko filma da. Pertsona talde baten Donejakue bideko “erromesaldia” kontatzen zaigu, Puy-en-Velay herritik Konpostelako Santiagora oinez. Era askotako pertsonek osatzen dute talde txiki hau. Guy da gidaria. Amaren herentzia jasotzeko ibilbidea egin beharko dute hiru anaia-arreba hauek: Pierre enpresariak, Claire irakasleak […]