
Pauleko San Bizente (Pouy, 1581eko apirilaren 24a – Paris, 1660ko irailaren 27a) frantziar apaiz katolikoa izan zen. Familia pobre batean jaio zen. 1600. urtean apaiz egin zen. 1605ean, itsas bidaia batean piratek preso hartu eta Tunisian saldu zuten esklabo; halaxe egon zen bi urtez. Frantziara itzulita, Misioaren Kongregazioa sortu zuen 1625ean, eta Karitatearen Alabak 1633an, Luisa de Marillac-ekin batera. XVII. mendeko errenazimentu katolikoaren ordezkari ospetsuetako bat da. Umezurtz, preso eta gaixorik […]